Edukira joan

Pablo Gargallo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pablo Gargallo

(1909)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPablo Emilio Gargallo Catalán
JaiotzaMaella1881eko urtarrilaren 5a
Herrialdea Espainia
HeriotzaReus1934ko abenduaren 28a (53 urte)
Hobiratze lekuaMontjuïceko hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza: pneumonia
Hezkuntza
HeziketaEscola de la Llotja (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
katalana
aragoiera
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, eskultorea, bitxi diseinatzailea eta artista bisuala
Lantokia(k)Bartzelona
Paris
Bartzelona
Paris
Paris
Bartzelona eta Paris
Lan nabarmenak
InfluentziakPablo Picasso, Eusebi Arnau i Mascort (en) Itzuli eta Auguste Rodin

Pablo Gargallo (Maella, Aragoi, Espainia, 1881eko urtarrilaren 5a - Reus, Katalunia, 1934ko abenduaren 28a) eskultorea izan zen. Bartzelonan lehen ikasketak Venanci Vallmitjanarekin egin ondoren, Parisa joan zen; kubismoak, Picassok batez ere, eragin handia izan zuen Gargalloren obran. 1912. urtean burdina eta bestelako metalak lantzen hasi zen. 1925ean Parisen hartu zuen bizitokia, eta estilo berri bat landu zuen, espazioari lehentasuna ematen ziona, masaren gainetik. Abstrakziora joz, hutsuneak eta azalera okerrak erabili zituen materiaren pisua arintzeko. Hala, emaitza bikainak lortu zituen, eta bitartean, bolumen handiko irudiak ere landu zituen. Monumentuak, hilobiak eta irudi askeak ere egin zituen. Igarlea da haren lan guztietan ezagunena.

Berak egindako lanen zati handia Zaragozako Pablo Gargallo museoan gordetzen dira.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pablo Gargallo Aldatu lotura Wikidatan