Pablo González de Langarika

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Pablo González de Langarika
Pablo González de Langarika.jpg
Bizitza
Jaiotza Bilbo1947ko otsailaren 9a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza 2016ko martxoaren 17a (69 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak idazlea eta poeta
Genero artistikoa olerkigintza

Pablo González de Langarika Fernández (Bilbo, 1947ko otsailaren 9a2016ko martxoaren 17a[1]) poeta eta editorea izan zen. Poetas por su Pueblo kolektiboko kide eta sortzaileetako bat izanik, 1981az geroztik Zurgai aldizkariaren zuzendaria izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pablo González de Langarika idazle autodidakta zen, aldi berean industrian eta literaturan lan egin zuen langilea; literatura arloan, gainera, sorkuntza lanekin batera Euskal Herrian gaztelaniaz argitaratzen den literatura aldizkari nagusiaren editorea. Franco hil eta gutxira, beste hainbat idazlerekin batera, Bizkaiko elkarte bat bultzatu zuen, Sociedad Poético Literaria Aralar zelakoa; denborarekin, sustrai horietatik Zurgai Euskal Herriko Poetak. Poetas por su pueblo kolektibo berria sortu zen. Talde berriaren aktibitate nagusia kaleko lanean eta 2009an hogeita hamar urte bete zituen taldearen izen bereko aldizkariaren argitalpenean zentratu zen. Idazle bezala Pablok sari dezente jaso ditu bai Euskal Herrian baita ere beste herrialdetan. Zentzu horretan Pablo González de Langarika espainieraz idatzitako euskal lirikaren berritzaile nagusietarako bat bezala ezaguna da. Bere Los ojos de la iguana y otros poemas (1988) olerki bilduma testuinguru horretan derrigorrezko aipamena da. Bilbon hil zen, 2016ko martxoaren 17an.

Estiloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta hasierako liburuetan Blas de Otero, Juan Larrea eta Migel Unamunokoa idazleen jarraitzailetzat azaldu —batez ere gizarte kezketan eta hausnarketa existentzialistetan— laster bere hizkuntza propioa sortzen jakin izan zuen idazle bilbotar honek. Hark garatutako ezaugarri nabaria da, esaterako, irudi bisionarioen erabilera eguneroko bizimoduan itsatsita; beste ezaugarri berezia errealitateaz duen kontzepzio ezkorra izan daiteke. Antza estilo errazekoa ematen duen poesiaren bidez kontzeptualki oso konplexua den unibertsoa sortu du Langarikak. Bizkaiko gris, berde-urdinetik harago, mundu exotiko eta onirikoetara eramaten gaitu non mehatxuak eta koxkak nagusi diren. Testuinguru horretan "iguanaren begiek" euskal poesia barruan eten bat suposatu zuten: aurretik nagusi soziala eta errealista zen lirikan, adierazpen poetiko garaikidean bide berriak ireki ziren. Haren liburuak eta poemak euskaraz, ingelesez, italieraz eta korsikeraz irakur daitezke.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lirika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Canto terrenal, Bahia saria. Bilbo: (1975).
  • Contra el rito de las sombras. Egilearen edizioa. Bilbo:(1976).
  • Del corazón y otras ruinas. Alonso Ercilla saria 1985. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza(1986).
  • Los ojos de la iguana y otros poemas. Alonso Ercilla sariaren akzesita, 1987. Gerión Poesia Bilduma. Bilbo: Laida,(1988).
  • Los ónices de Onán. La Galleta del Norteren Poesia Erotikoaren saria. Bilbo (1989).
  • Cálices de Octubre Alonso Ercilla sariaren akzesita, 1989. Los Libros de la Pérgola bilduma 3.zk., Bilbo: Bilboko Udala (1990).
  • La rueda oscura. Euskadi Irudikatu saria (1992).
  • Endecha de la huella oscura. Euskadi Irudikatu saria(1994).
  • 27 sonetos de amor y una canción enajenada. Euskadi Irudikatu saria 1996.
  • ...aunque al fondo esté la música. José Javier Lacalle "Laka" margolariarekin batera egina. Bilbo, 2003.
  • La llama amarga. Fernando Eguidazu margolariarekin batera egina. Bilbo, 2004.
  • La memoria del aire.(Paciel Gonzálezekin eta Mikel Alonsorekin batera egina). Ametsak bilduma, Bilbo, Euskadiko Kutxa, 2009.
  • El grito de las aves.(José Fernández de la Sotaren hitzaurrea. Zurgai bilduma, Bilbo, 2010.
  • Entre los pliegues de la luz. Bilbo: El Gallo de Oro Ediciones, 2012. ISBN 978-84-940065-0-0.
  • Bajo el ligero peso de la nieve. Bilbo: El Gallo de Oro Ediciones, 2015. ISBN 978-84-165750-2-2.

Prosa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antologiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Los poetas de Zurgai. Menhir poesia bilduma, Bilbo: Arte Activo Argitalpenak, 2009.
  • Ahotsa, Hitzak, Hizkuntzak. Euskal Olerki-Antologia. XX.mendeko euskal poeten antologia laun hizkuntzetan,Sebastian Gartzia Trujillorekin batera egina. Bilbo: Euskaltzaindia, 2010.

Idazlearen poemak jaso dituzten zenbait antologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Una antología de la poesía actual de Bilbao en castellano. Gerion Poesia Bilduma, Bilbo, 1986.
  • Antología poética vasca . [Vanguardia Obrera], Madril, 1987
  • Una antología de la poesía actual de Bilbao en castellano. Laida, Bilbo, 1991
  • Antologia della poesia basca contemporánea, Crocetti editore, Milano, 1994.
  • Poesía vasca. Revista Litoral, Málaga, 1995.
  • Bilbao verso a verso. Ayuntamiento de Bilbao, Bilbao, 2001.
  • Homenaje a la Fiesta del soneto. Ateneo de Sevilla, Sevilla, 2006.
  • Homenaje a la Fiesta del ultra. Ateneo de Sevilla, Sevilla, 2008.
  • Homenaje a la Generación del 27. Ateneo de Sevilla, Sevilla, 2009.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Carmen Isasi, irudia eta zuzendaritza: Pablo González de Langarika. Entre los pliegues de la luz. Bilbo, 2012.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bahía saria, 1975.
  • 1984ko Yeclako Sari Nazionala 1984, De ríos, tardes, musgos, arrecifes… liburu argitaragatu gabe.
  • Alonso Ercilla saria, 1985.
  • Alonso de Ercilla sariaren akzesit, 1987.
  • Alonso de Ercilla sariaren akzesita, 1989.
  • La Galleta del Norteren Poesia Erotikoaren saria, 1989.
  • Euskadi Irudikatu saria 1992.
  • Euskadi Irudikatu saria 1994.
  • Euskadi Irudikatu saria 1996.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Eskela

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]