Pachelbelen kanona re maiorrean

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Baxu jarraitua eta hiru biolinentzako kanona giga re maiorrean; jatorrizko izena alemanez Kanon und Gigue in D-Dur für drei Violinen und Basso Continuo, Kanona izenaz ere ezaguna, Johann Pachelbel musika barrokoko konposatzaile alemanaren lanik ezagunena da. Pachelbelek lan hori 1680. urte inguruan ondu zuen, hasieran ganbera musikako lan gisan konposatu zuen, hiru biolinentzat eta baxu jarraituarekin. Geroago, hainbat aldaketa eta konponketa egin zaizkio beste hainbat instrumenturekin eta konbinazioetan jo ahal izateko. Jatorrizko bertsioan, kanona tonu bereko (re maior) giga batek segitzen du, baina kanona maiztasun askoz gutxiagorekin jo edo grabatzen da. Haren berezitasunetako bat hari instrumentuen progresio harmonikoa da: horrek gaur egungo musikan eta musika akademikoan erabilera handia eman dio, baita rock musikan ere.

Kanonak, sarritan, barroko garaiko beste hainbat lanekin partekatzen du lekua bildumetan, hala nola, Tomaso Albinoniren Adagio (Remo Giazottok konponduta) eta Johann Sebastian Bachen Re maiorreko Suite nº 3-ko re minorreko Aria doinuarekin. Ezkontzetan ere askotan erabiltzen Kanona.

Kanonaren lehen bederatzi konpasak.

Entzun[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jarraian Kanonaren hainbat interpretazio, audio fitxategi moduan:

Lee Gallowayk interpretatua. Konponketa hau ez da zehazki jatorrizko lana.

Jeffrey Hallk interpretatua, sintetizadore batekin.

Arazoak fitxategi hauek entzuteko? Ikus multimedia laguntza.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]