Pago

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau zuhaitzari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Pagoa (argipena)».
Pagoak
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Plantae
Kladoa: Angiospermae
Kladoa: Eudicotyledoneae
Kladoa: Rosidae
Ordena: Fagales
Familia: Fagaceae
Generoa: Fagus
L.
Espezieak

Fagus crenata - pago japoniarra
Fagus engleriana - pago txinatarra
Fagus grandifolia - pago hostandia
Fagus hayatae - Taiwango pagoa
Fagus japonica - pago japoniar urdina
Fagus longipetiolata - Hegotxinako pagoa
Fagus lucida - pago distiratsua
Fagus mexicana - pago mexikarra
Fagus moesiaca - Balkanetako pagoa[1]
Fagus orientalis - sortaldeko pagoa
Fagus sylvatica - pago arrunta[2]

Pagoak Fagazeoen familiako hamar espeziez osatutako (Fagus) generoko zuhaitz hosto erorkorrak dira, Europa, Asia eta Ipar Amerikakoak. Hosto osoak edo hortz urridunak dituzte, 5-15 cm luze eta 4-10 cm zabal. Loreak txikiak eta sexu bakarrekoak, arrak gerbatan elkartuak, udaberrian ateratzen dira hosto berriak agertu eta berehala eta haizearen bidez polinizatzen dira. Fruituak, pagatxak, binaka sortutako hur txiki (10-15 mm luze) eta ebakidura triangeluarrekoak dira. Pagatxak jangarriak dira baina tanino kopuru handikoak eta mingotsak (Pago arruntaren pagatxak ez dira mingotsak).

Lorategietan gehien landatzen den pagoa pago arrunta (Fagus sylvatica) da. Askotan erabiltzen da bai Ipar Amerikan, bai Europa bere jaioterrian.

Lepidoptero batzuk janari legez erabiltzen dituzte pagoak, beste batzuen artean Drepana binaria, Geometra papilionaria, Epirrita christyi, Campaea margaritata eta Euproctis chrysorrhoea espezieetakoek.

Hego-pagoak benetako pagoen nahiko antzekoa den beste genero (Nothofagus) batekoak dira. Australia, Zeelanda Berria, Ginea Berria, Kaledonia Berria eta Hego Amerikan aurkitu ahal dira.


Pago arrunten pagadia


Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuhaitz honen euskal izena latinezko fagum izenetik dator. Bestalde, euskalkietan, euskara baturako hartu den pago forma orokorrenaz gainera, baditu bago, fago eta phago formak ere.[3]

Pagadiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pagadiak dira zuhaitz hauen basoak. Euskal Herrian, pagadirik zabalena Iratiko oihana da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   , ISBN 86-906937-0-X .
  2. UZEI Biologia/1 Landare eta animalien izenak. Elkar, Donostia. 1984
  3. «pago», in Koldo Mitxelena: Orotariko Euskal Hiztegia, Euskaltzaindia.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pago Aldatu lotura Wikidatan