Edukira joan

Pago Pago

Koordenatuak: 14°16′46″S 170°42′02″W / 14.279444°S 170.700556°W / -14.279444; -170.700556
Wikipedia, Entziklopedia askea
Pago Pago
Ameriketako Estatu Batuetako hiria
Administrazioa
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Ameriketako Estatu Batuetako Lurraldeak Amerikar Samoa
District of American SamoaEastern District
County of American SamoaMaoputasi County
FIPS kodea60-62500
Geografia
Koordenatuak14°16′46″S 170°42′02″W / 14.279444°S 170.700556°W / -14.279444; -170.700556
Map
Azalera141,8 km²
Altitudea9 m
Demografia
Biztanleria3.656 (2010)
Dentsitatea26 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaSamoa Time Zone (en) Itzuli
pagopago.com

Pago Pago Samoa Estatubatuarraren lurraldeko hiririk handiena da. Tutuila uhartean kokaturik dago eta 2000an 11.500 inguru biztanle zituen.

Ozeano Barearen hegoaldeko itsas-portu sakonena da eta haizearen eta itsaso handien aurreko babes naturala du. Horretaz gain kokapen estrategiko bikaina du.[1]

Lehenengo aztarnak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Duela 4.000 urte populatu zen lehenengo aldiz. Polinesiako nabigatzaileek kolonizatu zuten eta nekazaritzan eta arrantzan oinarriturik komunitate bizi bat sortu zuten.[2]

Duela 1.500-1.300 urte artean Tutuila jendeak keramika piezak sortu zituzten. Vaipito haranean etxeen eta terrazen aztarnak aurkitu dituzte.

K.o. 950 et 1250 urteen artean Tutuila uhartea Tuʻi Tonga Inperioaren parte izan zen. Samoako folklorearen arabera Pago Pagoko gerlaria zen Fua’auk kanporatu zituen tongatarrak.

Ozeaniako uharteetako hiriak muinoetan ezartzen ziren, babes estrategiarengatik, 1772an Pago Pagoko hainbat familia kostaldera bizitzera pasa ziren.

XVIII. mendean aurkitu zuten europarrek, orduan Mauga izeneko buruzagiak agintzen zuen Pago Pagon[3]. Frantsesen eta samoarren arteko borroka izan zen eta ordutik samoarrek europarrak doilortzat izan zituzten. 1791n HMS Bounty-ko matxinatuen bila ari zen HMS Pandora ontzia Pago Pagon sartu zen atseden hartzera eta frantsesen uniformeak aurkitu zituzten hirian[4]. 1830. hamarkadan John Williamsek gidaturiko misiolari kristau ingelesak iritsi ziren. XX. menderako Ozeano Bare hegoaldeko indigenen lehen eliza sortu zen. 1889an Robert Louis Stevenson idazlea bertan izan zen.

1889ko martxoan alemaniarrek Samoako uharte batzuk inbaditu zituzten. Estatu Batuek bertan zituzten ondasun batzuk suntsitu zituzten eta hiru gerra-ontzi estatubatuar abiatu ziren Pago Pago aldera borroka egitera. Itsasontzi alemaniarrak eta estatubatuarrak elkartu zirenean tifoi batek ontzi guztiak suntsitu zituen eta armistizioa sinatu behar izan zuten herrialde biek. Samoa bitan banatu zuten, alemaniarren zatia gaur egun Samoa indepenentea da, eta gainerakoak Estatu Batuen menpeko lurraldea izaten jarraitzen du.

Amerikar Samoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren Mundu Gerra betean Pago Pago estrategikoa eta oso garrantzitsua izan zen Estatu Batuentzat[5]. Marine estatubatuarren kopurua samoarrena baino handiagoa izatera iritsi zen. Bigarren Mundu Gerraren ondoren Estatu Batuen barneko estatu bat izateko ahaleginak egin ziren baina ez zuten lortu eta 1967ko uztailaren 1ean Amerikar Samoaren konstituzioa onartu zen. Gaur egun gobernu propiorik ez duen lurraldeen zerrendan kokatu dute Nazio Batuek, herrialdeak kategoria hori onartzen ez badu ere.

1961 eta 1972 artean NASAren Apollo programako egoitza garrantzitsua egon zen Pago Pagon, Apollo 10, Apollo 11, Apollo 12, Apollo 13, Apollo 14 eta Apollo 17 misioak han lurreratu baitziren.[6]

2009ko irailaren 29an 8,3 magnitudeko lurrikara izan zen eta hark sorturiko tsunamiak Pago Pago jo zuen. Lau olatu handi etorri ziren eta 90 metro sartu ziten lurbarnera. 34 pertsona hil ziren.[7]

Pago Pagoko badiaren mapa topografikoa.

Tutuila uharte bolkanikoa da, basaltoz eginiko laba domo bat. Pago sumendiak sortu zuen. Gaur egun higadurak haren galdara erasan du eta labar tenteak ikusten dira. Pago Pago hiria izen bereko badia luzearen barrenean kokaturik dago hiria.

Alava mendiaren (491m) tontorretik Pago Pagoren ikuspegi ederra dago.[8]

Klima ekuatoriala du. Tenperatura nahiko egonkor mantentzen da urtean zehar. Inoizko tenperatura altuena 37ºC-koa izan zen 1958ko otsailaren 22an eta inoizko baxuena 15ºC 1964ko urrieran 10ean.

Prezipitazioak ugariak dira urte sasoi guztietan eta Lurreko toki hezeenetakoa dela esaten da. Pioa mendiari Rainmaker Mountain ("mendi euriegilea") esaten diote, 523 metrotako altuera duen tontorra izanik Ozeano Barean igarotzen ari diren lainoa harrapatu eta prezipitazioak sortarazten baititu.[9]

    Datu klimatikoak (Pago Pago, American Samoa (Pago Pago International Airport), 1991–2020 normals, extremes 1957–present)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 35 37 35 35 34 35 33 33 33 34 35 34 37
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 31 31 31 31 30 30 29 29 30 30 31 31 30
Batez besteko tenperatura (ºC) 28 28 29 28 28 28 27 27 28 28 28 28 28
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 26 26 26 26 26 25 25 25 25 25 26 26 25
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) 19 18 17 20 18 16 17 16 17 15 16 18 15
Pilatutako prezipitazioa (mm) 387 348 278 286 298 162 191 176 203 260 306 364 3260
Prezipitazio egunak (≥ 0.01 in) 24.3 22.0 23.8 22.2 20.8 18.8 20.0 19.0 18.4 21.1 21.3 23.8 255.5
Eguzki orduak 165.3 150.3 179.2 132.2 123.3 113.7 148.0 168.0 196.0 159.6 156.7 156.8 1849.1
Hezetasuna (%) 82.8 83.3 83.2 84.0 83.6 82.0 80.4 79.8 80.2 81.5 82.3 82.1 82.1
Iturria: NOAA (relative humidity and sun 1961–1990)[10][11][12]

Pago Pagoren metropoli eremuak 11.500 biztanle inguru ditu eta Pago Pago udalerriak berak 3.500 inguru. Samoa Estatubatuar guztiko biztanleriaren %90 inguru Pago Pago metropoli eremuan bizi da, Vaipito haranean.

Pago Pagoko biztanleriaren %74,5a "hawaiiarra edo Ozeano Bareko uharteetako jatorrizko jendea" da, %16,6a asiarra eta %4,9a zuria.

Utulei barrutian aurkitzen dira parlamentua eta Gobernadorearen bulegoa eta Fagatogo auzoan epaitegia.[13]

Samoa Estatubatuarreko merkatal erdigunea da Pago Pago, izan ere herrialdeko merkatu eta industria guztia bertan baitago. Atun kontserbagintza da hiriko jarduera ekonomiko nagusia eta hiriaren esportazio guztiaren %93a atun kontserben esportazioak osatzen du[14]. Chicken of the Sea eta StarKist dira marka ezagunenak. Samoa Estatubatuarra munduko laugarren atun-prozesatzaile handiena zen 1993an.

Pago Pago 1967tik "duty-free portua" da eta prezioak baxuagoak dira gainontzeko Ozeano Bareko hirietan baino.[15]

Urtero 34.000 turista jasotzen ditu, alboan dagoen Samoa independentearen laurden bat baino ez da. Turista gehienak Estatu Batuetatik iristen dira.

Pago Pago Nazioarteko Aireportua.

Itsas-portu handi bat du. Merkatal ontziez gain turisten gurutzaontziak ere sartzen dira, Norwegian Cruise Line[16] eta Princess Cruises[17] esate baterako. Ez dute ordea Pago Pagon egunak igarotzen, goizean iristi eta ilunabarrean alde egiten dute.

Pago Pagotik 13 km hego-mendebaldera Pago Pago Nazioarteko Aireportua (PPG) dago. Hegaldi gehienak Samoako Apia hiriburutik eta Fagaliʻi hiritik etortzen dira. Honolulutik (Hawaii) hegaldi bakarra dago.

MV Lady Naomi ferryak Apia eta Pago Pago lotzen ditu astean behin.

Pago Pagoko hainbat jokalarik Estatu Batuetako National Football League futbol amerikarreko ligan jokatu dute: Shalom Luani, Junior Siavii, Jonathan Fanene, Mosi Tatupu, Shaun Nua, Isaac Sopoaga, Daniel Teʻo-Nesheim, Joey Iosefa, Bob Apisa, Domata Peko, Isaako Aaitui, Kennedy Polamalu, Gabe Reid...

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Samoa Estatubatuarreko Parke Nazionala: Lau uharte hartzen ditu (Tutuila, Ofu, Olosega eta Ta‘ū) eta 1988an eratu zen.
  • Bigarren Mundu Gerrako hondarrak ikus daitezke, gotorlekuak eta museoak besteak beste.
  • Jean P. Haydon museoa: Pago Pagoko kultura eta historia erakusten ditu. Kanoa bilduma garrantzitsua du.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Grabowski, John F.. (1992). U.S. Territories and Possessions (State Report Series). Chelsea House Pub ISBN 9780791010532..
  2. Stahl, Dean A. eta Karen Landen. (2001). Abbreviations Dictionary. CRC Press, 1.451 or..
  3. Lutali, A.; Stewart, William. (2016-06-27). «The Chieftal System in Twentieth Century America: Legal Aspects of the Matai System in the Territory of American Samoa» Georgia Journal of International & Comparative Law 4 (2): 387. ISSN 0046-578X. (kontsulta data: 2024-12-29).
  4. National Park Feasibility Study: American Samoa. U.S. National Park Service, 29 or..
  5. Labor, Earle. (2013). Jack London: An American Life. Farrar, Straus and Giroux, 272 or. ISBN 9781466863163..
  6. «Apollo At American Samoa Summary» members.tripod.com (kontsulta data: 2024-12-29).
  7. (Ingelesez) «Disaster aid flows to tsunami-hit Samoas» NBC News 2009-09-29 (kontsulta data: 2024-12-29).
  8. «Alava Mountain - Peakbagger.com» www.peakbagger.com (kontsulta data: 2024-12-29).
  9. Harris, Ann G. eta Esther Tuttle. (2004). Geology of National Parks. Kendall Hunt, 604 or. ISBN 9780787299705..
  10. .
  11. .
  12. .
  13. «n2:0199-5111 - Search Results» search.worldcat.org (kontsulta data: 2024-12-29).
  14. Craig, Robert D.. (2011). Historical Dictionary of Polynesia. Rowman & Littlefield, 26 or. ISBN 9780810867727..
  15. Sunia, Fofo I.F.. (2009). A History of American Samoa. Amerika Samoa Humanities Council ISBN 9781573062992..
  16. (Gaztelaniaz) «Cruceros a Pago Pago, Samoa Americana | Norwegian Cruise Line - NCL» www.ncl.com (kontsulta data: 2024-12-29).
  17. «Excursions - Princess Cruises» www.princess.com (kontsulta data: 2024-12-29).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]