Pagola
Pagola | |||
---|---|---|---|
![]() ![]() | |||
![]() | |||
| |||
![]() | |||
Kokapena | |||
Herrialdea | ![]() | ||
Lurraldea | ![]() ![]() | ||
Eskualdea | Arbaila Oztibarre | ||
Administrazioa | |||
Estatua | ![]() | ||
Eskualdea | ![]() | ||
Departamendua | ![]() | ||
Elkargoa | Euskal Hirigune Elkargoa | ||
Barrutia | Baiona | ||
Kantonamendua | Bidaxunerria, Amikuze eta Oztibarre | ||
Izen ofiziala | Pagolle | ||
Auzapeza (2020-2026) | Pierre Etcheber (independente) | ||
Posta kodea | 64120 | ||
INSEE kodea | 64441 | ||
Herritarra | pagolar | ||
Geografia | |||
Azalera | 15,90 km² | ||
Garaiera | 130-648 metro | ||
Distantzia | 13,1 km (Mauletik) 27,6 km (Donibane Garazitik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 260 (2018: ![]() | ||
Dentsitatea | 17,86 biztanle/km² | ||
Zahartzea[1] | % 27,17 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 60,51 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 70,59 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 2,08 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 4,25 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak | % 62,2 (2010) | ||
Erabilera | % 30,33 (2011) |
Pagola ([paɣola]) Zuberoako mendebaldeko (Arbaila eskualdea) eta Nafarroa Behereko ekialdeko (Oztibarre eskualdea) udalerri bat da.
Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ingurune naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Pagolako uhaitzak udalerria gurutzatzen du hegoaldetik iparraldera. Huraxe da Zuberoaren eta Nafarroa Beherearen arteko muga; ekialdean dituen herriko lurrak Arbaila eskualdekoak dira; eta mendebaldekoak, Oztibarrekoak, nahiz eta udalerri bakarra den.
Biduzera isurtzen den Larramendiko erreka ere igarotzen da udalerritik.
Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Arhantsusi, Uhartehiri eta Lohitzüne-Oihergi iparraldean
- Urdiñarbe ekialdean
- Jutsi mendebaldean
- Donaixti-Ibarre hego-mendebaldean
- Muskildi hegoaldean
Etxeak eta auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Pagola-Oihana
Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Pagola herri txikia izan da beti, baina XIX. mendearen erdialdean 450 biztanle bazituen, ondoren populazioa galduz joan zen eta XX. mendearen bukaeran 350 pertsona inguru besterik ez ziren bizi bertan.
Pagolako biztanleria |
---|
![]() |
Datuen iturburua: INSEE |
Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Pastorala[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Pagolak antolatu zuen 1982. urteko pastoral zuberotarra, Pette Basabürü izenekoa eta Junes Casenavek idatzia. eta 2019an Frantxoa Caset-ek idatzitako Domingo Garat pastorala.
Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Pagolan[2] Basabürüako euskara[4] mintzatzen da, zuberotarra.
Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Ama Birjinaren Jasokundearen eliza 1893koa da.[5]
- Forte protohistorikoa aurki daiteke Mehaltzu mendi tontorrean, 648 metrotako altueran, udalerriko punturik garaienean.
Argazki galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ a b «Pagola - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-23).
- ↑ «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-23).
- ↑ a b «Basabürüa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-23).
- ↑ Frantziako Kultura Ministeritza
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Gaztelaniaz) «Pagola», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
- Joseba Aurkenerena: Domingo Garat pastorala, aro beltzak gogoan [1]
|