Edukira joan

Paisaia Figueresetik hurbil

Wikipedia, Entziklopedia askea
Paisaia Figueresetik hurbil
Jatorria
Sortzailea(k)Salvador Dalí
Sorrera-urtea1912
Mugimenduainpresionismoa
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta cardboard (en) Itzuli
Dimentsioak14 (altuera) × 9 (zabalera) cm
Genero artistikoapaisaia margolaritza
Kokapena
LekuaSalvador Dalí Museum (en) Itzuli
BildumaSalvador Dalí Museum (en) Itzuli
Inbentarioa2004.31
JabeaEugène Grindel Eluard

Paisaia Figueresetik hurbil (gaztelaniaz: Paisaje cerca de Figueras) Salvador Dalí margolari espainiarraren margolan ospetsua da, 1910ean egina. Artistaten ezagutzen den lan goiztiarrena da: sei urte zituen egin zuenean.

Dalíren ibilbidearen hasieran, bere lehen eragina mugimendu inpresionistarena zen. Pintura hau Dalíren garai inpresionistaren adibiderik garbienetako bat da. Hurrengo hamar urteetan gero eta kolore distiratsu eta sutsuagoak erabili zituen 1920ko hamarkadara arte, orduan hasi baitzen konposizio kubistak eta surrealistak sortzen.

Lan hau Dalíren "garapen aldian" egin zen, gutxi gorabehera 1928-1929 arte iraun zuena. Surrealismoaren aurreko aldia izan zen, eta garai hartan zeuden arte estiloak emulatu zituen, nabarmenago barrokoa, klasikoa, inpresionismoa eta forma kubistak. Daliren inpresionismoarekiko interes goiztiarraren adibide da.

Figueres gertuko paisaia olioz margotu zuen 14 x 9 zm-ko postal baten gainean. Albert Field-ek Astorian (Queens, New York) zuen bilduma pribatuko parte izan zen. Egun, ordea, St. Petersburg (Florida) hiriko Salvador Dalí Museumaren bilduma iraunkorreko parte da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]