Edukira joan

Pakistango politika

Wikipedia, Entziklopedia askea
Asif Ali Zardari, Pakistango presidentea

Pakistango politika historian zehar egon diren diktadurek markatu dute.

1999an errepublika federal bat izendatu zuten arren, Pervez Musharraf jeneralak Nawaz Sharifen gobernu zibila kendu zuen eta berak hartu zuen botere exekutiboa. 2000.ean egin ziren azkeneko hauteskundeak udal gobernuetarako eta 2001ean Musharrafek bere burua presidente izendatu zuen. 2002ko hauteskundetan Zafarullah Khan Jamali, Musharrafen jarraitzailea lehen ministro izendatu zuten. 2003an oposizioarekin adostu zuen Konstituzioaren aldaketa bat eta modu honetan zilegitasuna irabazi zuen automatikoki.

Pakistanen diktadura ugari egon dira, batez ere 1960ko hamarkadan Ayub Khanena, 1980ko hamarkadan Zia Ul Haqena eta Musharraf berarena 1999tik aurrera.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]