Pakito Arriaran

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Pakito Arriaran
Datu pertsonalak
Izen osoa Pakito Arriaran Arregi
Ezizena Juan(cito)[1]
Jaio 1955eko apirilaren 22a
Arrasate ( Gipuzkoa)
Hil 1984ko irailaren 30a
Chalatenango aldea ( El Salvador)
Bikotekidea(k) Laura

Pakito Arriaran Arregi (Arrasate, 1955eko apirilaren 22 - El Salvador, 1984ko irailaren 30) El Salvadorko Gerra Zibilean FMLNren alde gerrillari ari zelarik hil zuten ETAko kidea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrasaten jaio zen familia abertzale ezagun batean; gurasoak Kristina Arregi eta Pako Arriaran zituen. Sendian pilotari profesional batzuk zeuden: Felix osaba "Arriaran I.a" deitu zuten, aita "Arriaran II.a eta Francisco beste osaba bat "Arriaran III.a". Jesus Mari Zabarte lehengusua du.

1973an Zuzenbide ikasketak hasi zituen Donostian. 1975eko apirilaren 27an Arrasaten atxilotu zuten ETAko kide izateagatik; Basauriko eta Carabancheleko kartzeletan sartu zuten. 1977ko Espainiako Amnistia Legearen ondorioz askatu zuten. 1978ko azaroan berriro atxilotu nahi izan zuten baina Arriaranek Iparraldera egin zuen ihes. Urtebete geroago Venezuelara joan zen eta han erbesteratu talde batekin kooperatiba bat sortu zuen. Euskal Erbesteratuak Laguntzeko Komitean parte hartu zuen; bertan BVEk hil zituen Espe Arana eta Jokin Etxebarria ezagutu zituen eta Arriaran bera tirokatu zuten.

Euskal Herrira itzuli eta denbora laburra pasatu eta gero El Salvadorko gerrillara joateko erabakia hartu zuen. 1982ko maiatzean Nikaraguara heldu eta gero irailean El Salvadorrera jo zuen. Chalatenango aldeko mendietan egon zen eta logistika arloan egin zuen lan. FMLNren urriko erasoaldi orokorraren barruko borrokaldi batean -parte hartzen zuen lehenean- zangoan zauritu zuten; zauria oso larria ez bazen ere, armadarengandik ihes egin behar izan zutenez behar bezala zaindu ez, zangoa infektatu eta moztu behar izan zioten. Hala ere gerrillaren aldeko lanean segitu zuen. 1984ko irailean armadak eraso oldea egin zuen; FMLNk eremutik ateratzea proposatu zion baina Pakitok ez zuen onartu. Armadak bere taldea El Zapotalen topatu zuenean bakarrik geratu zen eta borrokaldian hil egin zuten; soldadoak erretiratu zirenean bere gorpua erreskatatu zuten, balaz josita eta oso hondatuta. Bertan lurperatu zuten.

Omenaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. El Salvadorren emandako ezizena.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]