Edukira joan

Pakorus I.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pakorus I.a

Bizitza
JaiotzaK.a. 67
HeriotzaK.a. 38 (28/29 urte)
Familia
AitaOrodes II.a
AmaLaodice of Parthia
Haurrideak
LeinuaPartiako arsaziar dinastia
Jarduerak
Jardueraksubiranoa

Pakorus I.a (K.a. 67-K.a. 38) Partiako enperadore izan zen, bere aita Orodes II.aren oinordeko bezala. Pakorus, Inperioko gobernarikidea izan zen bere aita Orodes II.aren erregealdiaren zati handi batean (K.a. 41-K.a. 38). Artavasdes II.a Armeniakoaren koinatua zen.

Marko Lizinio Krasok K.a. 53ko Karraseko gudua galdu ondoren, Pakorusek, Siria probintzia erromatarra inbasio bat bidali zuen. Hasierako garaipenak gora-behera, Pakorus, erromatar lurraldetik kanporatu zuen Kasiok.

Pakorusek berriz inbaditu zuen Siria K.a. 40an, Kinto Labieno traidore erromatarrarekin aliatuz, errepublikako Tito Labieno jeneral handiaren semea zena. Probintziako goarnizio erromatarrak, desertatu egin zuen, Labienorekin elkartuz. Indar konbinatuek, probintziako gobernari zen Luzio Dezidio Saxa garaitu zuten, Antiokiara ihes egin zuena. Pakorus eta Labienok aurrera egin zuten probintzian oztoporik aurkitu gabe, eta Palestina eta Asia Txikia osoa okupatu zituzten, jasan zuten hiri gutxi batzuk izan ezik, Tiro horien artean. Judean, Pakorusek Hirkano II.a erregea tronutik kendu zuen, eta bere iloba Antigono izendatu zuen haren ordez.

K.a. 39an, Publio Ventidio Basok zuzendutako kontraeraso erromatar batek, Labieno garaitu zuen, Tauro Mendietatik gertu gertatu zen gudu batean erahila hil zena. Bere garaipenari esker, Ventidiok Asia Txikiko lurraldeak berreskuratu zituen. Pakorusek Siriara ihes egin zuen, baina, K.a. 38an, Gindaroseko guduan, erromatar kanpamendu bati egindako eraso batean hil zuten.