Edukira joan

Paladin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Errolanen heriotza Orreagako guduan 1455–1460 aldeko irudia

Paladinak edo Hamabi Pareak elezaharretako hamabi zaldun dira, Karlomagnoren gorteko kide nagusiak VIII. mendean. Frantziako erregeen zikloko gesta kantetan agertu ziren lehenbiziko aldiz, XII. mendean,[1] eta Arturiar Kondairako Mahai Biribileko zaldunena bezalakoa zen haien eginkizuna.[2]

Paladinen izenak desberdinak dira kontakizun batetik bestera, baina hamabi dira beti, Errolan buru dela. Haien agerpenik garrantzitsuena Errolanen kantua da, 778ko Orreagako guduan oinarriturik dagoena. Kantu epiko horren arabera, Errolanen aitaorde Ganelonen saldukeriaren erruz, sarrazenoek zelata egin zioten Karlomagnoren armadari Orreagako malkarretan, eta hamabi paladinak hil ziren borrokan:[2] Errolan, Olivier, Gérin, Gérier, Béranger, Otón, Sansón, Ivón, Ivoire, Girart, Ansels eta Turpin artzapezpikua.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Erdi Aroko epopeia handiak. Amarauna, amarauna.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2024-9-24).
  2. a b Paladins Of Charlemagne: The Twelve Peers Explained. timelessmyths.com (Noiz kontsultatua: 2024-9-24).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]