Palanka (Bilbo)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Palanka, gaztelaniaz La Palanca, Bilbo Zaharreko inguru jakin bat izendatzeko erabiltzen zen izena da. San Frantzisko kalea eta batez ere Gorte kaleetako inguruari esaten zitzaion Palanka.

Palanka izenaren jatorriari buruz[1] bi tesi aipatu izan dira: alde batetik, palanka hitzak harri zulaketan erabiltzen ziren burdinazko barrei egiten omen zien erreferentzia, eta bestetik, prostitutek bere garbiketarako erabiltzen zuten garbiontziei. (Gaztelaniaz garbiontzi horiei palangana esaten zaie palanca hitzaren antzeko itxura omen duen hitza).


Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Gaztelaniaz) Arturo Izarzelaia Izagirra eta Txema Uriarte González. El barrio de Las Cortes. Una historia de La Palanca bilbaina, GITE-IPES. 2007.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Goikoetxea, Agustin. (2007ko abenduaren 18a). [http://gara.naiz.eus/paperezkoa/20071218/53862/es/La-Palanca-fue-algo-mas-que-barrio-chino-Bilbo «ESTUDIO SOBRE EL BILBAINO BARRIO DE LAS CORTES. La Palanca fue algo más que el barrio chino de Bilbo»] GARA (Noiz kontsultatua: 2017-11-13).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]