Edukira joan

Palawan

Palawan
Datu orokorrak
Mendirik altuenaMount Mantalingajan (en) Itzuli
Altitudea2.085 m
Motauhartea
Azalera12.189 km²
Geografia
Mapa
Koordenatuak9°30′N 118°30′E / 9.5°N 118.5°E / 9.5; 118.5
Estatu burujabe Filipinak
Filipinetako eskualdeaMimaropa
Province of the Philippines Palawan
Ur-gorputzaSuluko itsasoa
Hegoaldeko Txinako itsasoa

Palawan (ingelesez: Palawan Island; filipineraz: pulo ng Palawan) Filipinetako izen bereko probintziako uharterik handiena da. 12.189 km²[1] eta 430.000 biztanle inguru ditu. Ez dago oso garatuta eta basa-bizimodu, oihan eta mendi ugari ditu. Kostaldeak harea zurikoak dira, eta hori erakarpen turistiko handia da.

Probintziako hiriburuak Puerto Princesa du izena. Nabarmentzekoak dira, besteak beste, 8 kilometro inguruko lurpeko ibaia, txalupan nabigatu daitekeena; iparraldeko El Nido izeneko eremua, hainbat paraje eta urpekaritza-gunerekin; eta oihan hostotsu bat, UNESCOk intereseko gune izendatua.

Nepenthes attenboroughii landare haragijalea Victoria mendiko endemikoa da, uhartearen erdian dagoen arroka ultramafikoko mendia.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ Islands of Philippines. in: Island Directory. United Nations Environment Programme.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Geografia
Filipinak
Artikulu hau Filipinetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.