Bosques de Palermo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Palermoko Basoak» orritik birbideratua)
Rosedaleko lakuko ikuspegia, parkean aurkitzen diren hiru lakuetako bat.
Buenos Aireseko Lorategi Japoniarra dagoen basoa.
Rosedalaren ikuspegia, Bosques de Palermo multzoaren barnean dagoen parkerik ospetsuenetako bat

Bosques de Palermo, ofizialki Parque Tres de Febrero Buenos Aireseko Palermo auzoan 25 hektareako gune berde bat eratzen dute.

Casares eta Askatzailearen Etorbidea etorbideen artean kokatuak, bertako zuhaizti, laku eta arrosadiengatik nabarmentzen da, honen diseinuan, Carlos Thaysek parte hartu zuelarik.

1875eko azaroak 11n inauguratua izan zen eta Juan Manuel de Rosasen jabetzakoak izan ziren lurretan eta Buenos Aireseko probintziak konfiskatu zituen lurretan kokatuak daude. Bere izenak azken honen erorketa Caseroseko guduan gogorarazten du 1852ko otsailak 3an eta Vicente Fidel Lopezek proposatu zuen 1874an, parkearen sorreraren legea onartu zen urtea.

Jende askok zeharkatzen ditu baso hauek egunero, oinez edo bizikletan, eta, jende kopurua, biziki areagotzen da aste bukaeratan. Gunean aurkitzen diren hiru laku artifizialetatik txalupan ibilaldiak ere egin daitezke.

Parkerik ezagunenetako bat, El Rosedal da, behin gurutzatu ondoren, parkeari izena ematen dioten arrosadiak ikus daitezkeen zubi zuri bat duena. Parke honetan, aisia aktibate ugari egiten dira ikaslearen egunean (irailak 21), Parke hau osatzen duten gainontzeko parkeetan bezala.

Hiriko toki honetan dago Galileo Galilei Planetarioa, eraikuntza oso berezia duena, hiru arkuk eutsitako esfera bat baita. Bere barnean egiten diren proiekzioetan, galaxiako planeta eta izarrak ikus daitezke.

Inguru honetan, Buenos Aireseko Lorategi Japoniarra, Buenos Aireseko Zooa eta Buenos Aireseko Lorategi Botanikoa ere daude, Italia Plazan amaitzen direnak, Palermo auzoaren erdian, Santa Fe Etorbidea izeneko etorbide tradizionalarekin, Olerkarien Lorategiaz gain, hantxe bertan dagoena, non, idazle ospetsuen eskultura garrantzitsuak ikus daitezkeen, William Shakespeare, Paul Groussac eta Alfonsina Storni, beste batzuen artean.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]