Edukira joan

Palestinako futbol selekzio nazionala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Palestinako futbol selekzio nazionala
Datuak
Motamen's national association football team (en) Itzuli
HerrialdeaPalestina
EstadioaFaisal Al-Husseini International Stadium (en) Itzuli: Al-Ram
31°50′51″N 35°13′49″E / 31.8475°N 35.2303°E / 31.8475; 35.2303
 12.500
EntrenatzaileaIhab Abu Jazar (en) Itzuli
webgune ofiziala
Facebook: PalestineFootballAssociation Twitter: futbolpalestine Edit the value on Wikidata

Palestinako Futbol Selekzioa, lehiaketa ofizialetan Palestinako Estatua ordezkatzen duen taldea da. Elkarte hori Asiako Futbol Konfederazioaren (AFC) eta Asia Mendebaldeko Futbol Federazioaren kide den Palestinako Futbol Elkartearen ardurapean dago.

1928an Palestinako futbol selekzioa sortu zuten Palestinako Aginte Britainiarreko agintariek jokalari arabiar, judu eta britainiarrekin, eta FIFAk onartu egin zuen 1929an. 1934an, Palestinako selekzioak 1934ko Munduko Futbol Txapelketarako sailkatzeko partidak juduek eta britainiarrek bakarrik osatutako talde batek jokatu zituen. 1948aren ondoren, Palestinako Futbol Federazioa Israelgo Futbol Elkartea bihurtu zen. Bi federazio horiek, Israelgoak eta Palestinakoak, selekzio horrek jokatutako nazioarteko bost partidak bereak balira bezala kontatzen dituzte.[1]

Egungo Palestinako Futbol Elkartea 1952an sortu zen eta FIFAk ez zuen onartu 1998ra arte, Ricardo Carugati entrenatzailearen kudeaketari esker, Palestinako Aginte Nazionala sortu ondoren. 1998ko uztailean, Palestinako selekzio nazionalak bere lehenengo nazioarteko partidak jokatu zituen Libano, Siria eta Jordaniako taldeen aurka. Urtebete geroago, Ricardo Carugati entrenatzaile argentinarrak gidatuta, brontzezko domina irabazi zuten Panarabiar Jokoetan, finalaurrekoan Jordaniaren aurka galdu ostean.[2]

Lehen partida etxean

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

FIFAk onartu eta hamar urtera, Palestinako Selekzioak lagunarteko lehen partida jokatu zuen bere lurraldean lokal gisa. 2008ko urriaren 26an gertatu zen hori, Al-Ram en (Jerusalem, Zisjordania) dagoen Faysal Al-Husseini estadioan, eta 1:1 berdindu zuen Jordaniako bere berdinarekin. Bertan izan ziren Jordaniako Abdala II erregea, Mahmud Abbas Palestinako presidentea eta Joseph Blatter FIFAko presidentea.[3][4]

Ordura arte Palestinak ez zuen FIFAk nazioarteko topaketetarako homologatutako zelairik, eta bere lurraldetik kanpo jokatu behar zituen bere topaketak, Jordanian edo Qatarren.[5]

Era berean, 2011ko uztailean Palestinako selekzioak Munduko Koparako sailkatzeko partida bat jokatu ahal izan zuen lehen aldiz etxean, Afganistanen kontra. Gertaera une historikotzat jo zuten. Palestina azkenean kanporatu zuten Thailandiako selekzioaren aurkako partidaren aurreko egunetan, Gazako Zerrendan bizi ziren Palestinako talde nazionaleko zortzi jokalarik Zisjordanian sartzeko baimena ukatu zieten Israelgo agintariei.[6][7]

Euskal Selkzioa-Palestina

2015eko Asiako Kopa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014ko maiatzaren 30ean, Palestinak 2015eko Asiako Koparako azken txartela lortu zuen, 2014ko AFC Desafio Kopa irabazi baitzuen Maldivetan, finalean Filipinei 1-0 irabazita. Konkista honi esker, 2014ko uztaileko FIFAko munduko sailkapenean bere posiziorik onena lortu zuen (85. postua).[8]

2025eko lagunartekoa Euskadiko eta Kataluniako Selekzioarekin

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2025eko azaroaren 15ean, Palestinako selekzioa lehenengo aldiz Europara etorri ziren Euskal Selekzioarekin bertako gerran aurka partida bat jokatzeko. 53 mila zale baino gehiago bildu ziren San Mames zelaian.[9][10]

Abenduaren 18an kataluniako futbol selekzioaren aurkako partida jokatu zuten genozidioaren kontra Montjuic zelaian.[11]

Txapelketa ofizialak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • AFCren Desafio Kopa (1): 2014.

Lagunarteko txapelketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Bangabandhu Cup (2): 2018 y 2020.

Denboran zehar selekzioa osatu duten jokalari asko jatorriz palestinarrak dira, baina beste herrialde batzuetan jaio dira, batez ere Txilen (batzuk Palestinako Kirol Klubetik datoz) eta Estatu Batuetan, non munduko kolonia palestinar garrantzitsuenak dauden. Herrialde arabiarretako beste liga batzuetan jatorri palestinarreko jokalariak ere badaude.

Golegile historikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2026ko otsailean eguneratua

# Jokalaria Golak Agerraldiak Batez bestekoa Aldia
1 Oday Dabbagh 17 51 0.45 2018–Oraina
2 Tamer Seyam 15 74 0.2 2014–Oraina
3 Ashraf Nu'man 15 57 0.26 2009–2016
4 Fahed Attal 14 41 0.34 2004–2012
5 Sameh Maraaba 12 43 0.28 2014–Oraina
6 Ziyad Al-Kord 10 29 0.34 1997–2006
Jonathan Cantillana 10 30 0.33 2015–Oraina
8 Abdelatif Bahdari 9 82 0.11 2007–2021
9 Ahmad Maher Wridat 8 29 0.28 2012–2018
10 Yashir Islame 7 20 0.35 2016–2019

Partaidetza gehiago

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2026ko otsailean eguneratua

# Izena Partidak Golak Aldia
1 Abdelatif Bahdari 82 9 2007–2021
2 Musab Al-Battat 75 1 2014–Oraina
3 Tamer Seyam 74 15 2014–Oraina
4 Khader Yousef 71 2 2008–2016
5 Ramzi Saleh 68 0 2000–2015
6 Rami Hamadeh 64 0 2013–Oraina
7 Abdallah Jaber 59 2 2014–2019
8 Ashraf Nu'man 57 15 2009–2016
9 Hussam Abu Saleh 56 3 2010–2015
10 Saeb Jendeya 52 1 1999–2008

Entrenatzaileak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Entrenatzaileak 1998tik gaur arte.

Entrenatzailea Urteak
Ricardo Carugati 1998
Azmi Nassar 1999-2000
Malek El-Gabry 2000
Mustafa Abdel-Ghali 2001
Andrzej Wisniewski 2001
Nicola Hadwa 2002-2004
Alfred Riedl 2004
Azmi Nassar 2005-2006
Nelson Dekmak 2007
Faryd Dietz 2007
Izzat Hamza 2008-2009
Jamal Daraghmeh 2009
Mousa Bezaz 2009-2011
Abdel-Nasser Barakat 2011
Mahmoud El-Gohary 2011-2014
Amir Jalifa 2014-2015
Shawky Gharib 2016-2017
Julio César Baldivieso 2018
Noureddine Ould Ali 2018-2021
Makram Dabboub 2021-2024
Ehab Abu Jazar 2024-orainaldia

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «A long wait for a home game» Reuters (kontsulta data: 2026-02-25).
  2. George Fosty. (5 de julio de 2011). Phoenix Rising: The Rebirth of Palestinian Soccer. Boxscore World Sportswire.
  3. Palestinos juegan primer partido de fútbol en casa - Reuters (26-10-08). .
  4. Desgarrada políticamente, Palestina ve en el fútbol un elemento de unidad - AFP (26-10-08)
  5. FIFA. (2008). La FIFA recompensa el Desarrollo en Palestina. .
  6. FIFA. (4 de julio de 2011). A historic day for Palestinian football. .
  7. George Fosty. (5 de julio de 2011). Phoenix Rising: The Rebirth of Palestinian Soccer. Boxscore World Sportswire.
  8. Redacción Aguanten Che. (1 de junio de 2014). Palestina levanta su primera copa. Aguanten Che.com.
  9. Urrestarazu, Julen. (2025-11-14). «Euskal selekzioa-Palestina: txartel gorria aterako diote genozidioari» Berria (kontsulta data: 2026-02-25).
  10. (Gaztelaniaz) Escabias, Aitor. (2025-11-15). «Así hemos vivido el partido entre la Euskal Selekzioa y Palestina» Noticias de Gipuzkoa (kontsulta data: 2026-02-25).
  11. (Gaztelaniaz) Guevara, Irene. (2025-11-18). «Cataluña arropa a Palestina en el amistoso entre sus dos selecciones celebrado en Montjuic» El País (kontsulta data: 2026-02-25).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]