Palestinar herria
| Palestinarrak (الفلسطينيون, al-Filasṭīniyyūn) | |
|---|---|
Sofronio I.a Jerusalemgoa • May Ziade • Tawfiq Canaan • Abd al-Rahim al-Hajj Muhammad • Khalil al-Sakakini • Izzat Muhammad Darwaza • George Habash • Jassir Arafat • Nayi al-Ali • Mahmud Darwish • Hanan Ashrawi • Tawfiq Ziyad • Edward Said • Hind Husseini • Leila Khaled • Raed Salah • Michel Sabbah • Ismail Haniya • Mohammad Bakri • Rania Jordaniakoa • Hiam Abbass • Mustafa Barghouti • Samih al-Qasim • Rula Jebreal • Mohammed Assaf | |
| Biztanleak guztira | |
| c. 12,37 milioi | |
| Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
| |
| Hizkuntza | |
| Arabiera | |
| Erlijioa | |
| Gehiengo sunita | |
| Zerikusia duten beste giza taldeak |
Palestinarrak (arabieraz: الفلسطينيون, al-Filasṭīniyyūn, hebreeraz: פָלַסְטִינִים) edo palestinar arabiarrak (arabieraz: العربي الفلسطيني, al-'arabi il-filastini) Ekialde Hurbileko talde etnonazional bat dira.[1][2] Palestinako biztanleak dira[3] edo mendeetan zehar bertan bizi direnen ondorengoak, tartean judu eta samariarrak, egun kulturalki eta linguistikoki arabiarrak direnak.[4] Palestina historikoan- egungo Zisjordania, Israel eta Gazako zerrenda- biztanleriaren %49a dira. Gainera, sionistek egindako garbiketa etnikoaren ondorioz (Nakba), diaspora zabala dute munduan zehar, eta erdiak aberrigabeak dira.[5]
Biztanle eta errefuxiatu kopuruak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Palestinako populazio osoa, errefuxiatuak eta lekualdatuak barne, hamar milioi ingurukoa da, eta horien erdiak, gutxi gorabehera, Palestinako eskualde historikoan bizi dira, gaur egungo Israel, Palestinako Estatua eta Jordaniako mendebaldea barruan hartzen dituen eremuan. Gainerakoa, beste erdia gutxi gorabehera, Palestinako diaspora bezala ezagutzen dena da, eta horietako gehienak zenbait herrialdetan hiritartasunik ez duten errefuxiatuak dira. 2005ean, bi milioi eta erdi baino gehiago bizi dira Jordanian, milioi bat Siria eta Libanoren artean, eta milioi bat Saudi Arabian, milioi erdi inguru Txilen, arabiar mundutik kanpoko kontzentraziorik handiena.
Ekialde Hurbileko Palestinar Iheslariei Laguntzeko Nazio Batuen Agentziak (UNRWA) bost milioi baino gehiago palestinar iheslari ditu erregistratuta Gazako zerrendan, Zisjordanian, Sirian, Libanon eta Jordanian. Horietatik ia heren bat, 1,4 milioi baino gehiago, 58 errefuxiatu-kanpamentutan bizi dira. Errefuxiatu horiek 1948ko gerra arabiar-israeldarraren ondoren sortu ziren, eta Israelgo sionistek 700.000tik gora palestinarri kendu zizkieten etxea eta bizibidea. Sionistek egindako garbiketa etniko hartan —Nakba izenekoa— lekualdatu zirenak edo haien ondorengoak dira XXI. mendeko palestinar errefuxiatuak.[6][7]
Palestinako Estatistiken Bulego Nagusiaren (PCBS, ingelesezko siglak) kalkuluen arabera, Palestinako Estatuak 4.816.503 palestinar biztanle ditu, eta horietatik 2.935.368 Zisjordanian[8] bizi dira (Ekialdeko Jerusalem barne) eta 1.881.135 Gazako zerrendan.
Hizkuntza eta erlijioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Palestinar gehienak musulmanak dira, batez ere islamaren suni-adarrekoak, eta zenbait konfesiotako gutxiengo kristau garrantzitsu bat ere badago, baita komunitate samariar txiki bat ere. Palestinar arabiarra etnonimoak iradokitzen duenez, palestinarren hizkuntza tradizionala (edozein erlijiotakoak direla ere) Palestinako arabiera da. Israelgo palestinarrak, askotan, elebidunak dira, hebreera ere erabiltzen baitute. Zenbait azterketa genetiko modernok iradoki duenez, palestinarrek, talde etniko gisa, «historiaurreko garaietatik eskualdean bizi izan den biztanle-nukleo baten ondorengo modernoak» dira, arabiera Hizkuntza franko gisa ezarri zuen konkista arabiar musulmanaren aurrekoak. Azkenean, biztanleen hizkuntza bakarra bilakatu zen arabiera, eta gehienak, denborarekin, islamera bihurtu ziren. Ameriketan bizi diren palestinarren % 90 kristau erlijiokoak dira.
Palestinar ospetsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Cofman Wittes,, Tamara. (2005). How Israelis and Palestinians Negotiate: A Cross-cultural Analysis. US Institute of Peace Press, 5 or..
- ↑ Jabareen, Hassan. (2002). Daniel Levy, Yfaat Weiss ed. The Future of Arab Citizenship in Israel:Jewish-Zionist Time in as Place with No Palestinian memory. in: Challenging Ethnic Citizenship: German and Israeli Perspectives on Immigration. Berghahn Books, 214 or..
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ Dowty, Alan. (2008). Israel/Palestine. Londres: Polity, 221 or. ISBN 978-0-7456-4243-7..
- ↑ Arzt, Donna E.. (1997). Refugees into Citizens – Palestinians and the end of the Arab-Israeli conflict. Council on Foreign Relations, 74 or. ISBN 0-87609-194-X..
- ↑ Los refugiados - Dónde están. .
- ↑ Los refugiados - Nakba. .
- ↑ Estimated Population in the Palestinian Territory Mid-Year by Governorate,1997-2016. PCBS 2016.










































































