Palindromo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Grezierazko palindromoa. Itzulpena: "garbitu zure bekatuak, ez bakarrik zure aurpegia".

Palindromo bat (grekotik, πάλιν (palin) "atzera" eta δρóμος (dromos) "itzuli") aurretik atzera eta atzetik aurrera berdin irakurtzen den hitz, zenbaki edo perpausa da. Palindromoak dira, adibidez, 18581 zenbakia, 2020/02/02 data edo amama hitza.

Adibide horietan ikusten denez hitz bat baino gehiago daudenean zuriuneak edo puntuazio-markak ez dira kontuan hartzen, adibidez "Iker, Ireki!" palindromotzat hartzen da, baina horrela da puntuazio markak kontuan hartzen ez direlako, bestela zehatz-mehatz hitz eginez ez da berdin irakurtzen aurretik atzera eta atzetik aurrera.

Palindromo adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ze nekeza inori atea irekitzea eztikeria eta ironia zekenez.
  • Esanik erruz egi bat ta bi gezurrekin ase.
  • Nik enara neraman amaren aranekin.
  • Adarreko akerra barreka okerra da.
  • Animatuta bazen, ezabatuta mina!
  • Ugazaba lako kalabaza gu.[1]
  • «Arraina: klabe balkaniarra»
  • Alu hauxe sexu ahula?
  • Utzi penak Ane, piztu!
  • Orea ore, eroa ero.
  • Nazi bi Ibizan.
  • Zurrumurruz.
  • Autore erotua.
  • Inoren Ero Ni.
  • Atara zarata.
  • Zein? Ni ez.
  • Zerua urez.
  • Iker, ireki!
  • Abere ba.
  • Azti, hitza.
  • Amama.
  • Unanu.
  • Ama.
  • Aia.
  • Asa!
  • Ese
  • Isi
  • Oso
  • Usu

Beste hizkuntza batzuetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Gaztelaniaz) Sé verla al revés (gaztelaniaz)
Badakit alderantziz ikusten.
  • (Gaztelaniaz) Dábale arroz a la zorra el abad (gaztelaniaz)
Abadeak arroza ematen zion azeriari.
  • (Frantsesez) Ésope reste ici et se repose (frantsesez)
Esopo hemen geratzen da eta atseden hartzen du.
  • Tu l'as trop écrasé, César, ce Port-Salut ! (frantsesez) Sobera zapaldu duk, Zesar, Port-Salut hau! (Port-Salut gazta mota bat da)
  • (Ingelesez) A man, a plan, a canal: Panama! (ingelesez)
Gizon bat, plan bat, kanal bat: Panama!
  • (Latinez) In girum imus nocte et consumimur igni (latinez)
Gauez bueltak ematen ditugu eta suak kontsumitzen gaitu.
  • "Sator Arepo tenet opera rotas" "Arepo ereileak trebetasunarekin gidatzen ditu gurpilak" (Oppède, Frantzia). Horizontalki zein bertikalki irakur daiteke.
    (Latinez) Sator Arepo tenet opera rotas (latinez)
Arepo ereileak trebetasunarekin gidatzen ditu gurpilak.

Gainera, azken palindromo hori karratu baten itxurarekin idatz daiteke eta bai horizontalki eta bai bertikalki irakurri ere, irudian ikusten den bezala:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Palindromoa: azti hitza» Berria 2023-11-29 (Noiz kontsultatua: 2023-11-29).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]