Palko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Garnier opera antzokiko palkoak, Parisen.
Elizondoko trinketan, beheko palko estalia edo solairua agerian.

Palkoa da antzokietako egitura bat, ikusleentzako balkoi modukoa, eserlekuak dauzkana[1].

Era berean, ikuskizunetarako prestaturiko eraikuntzetan, hala nola kiroldegi edo zezen plazetan, gainerako eserlektuetatik bereizirik dagoen gunea da[1].

Kiroldegien artean, trinketan, beheko palkoa edo solairua egoten da ezker-paretan zehar, galeria bat frontisetik erreboteraino, eta zenbaitetan erreboteko paretan ere bai[2][3]. Egitura hau kantxan 1,30 metro barneratzen da eta 2 metro inguruko altuera izan ohi du, eta bertan jendea egoteko dago eratua. Galeria honek sare bat izaten du erdialdean, kantxari begira dagoen horman, eta taula deritzan maldatxo edo plano inklinatu batez dago estalia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus . Noiz kontsultatua: 2019-06-17.
  2. «trinket 1» www1.euskadi.net . Noiz kontsultatua: 2019-06-17.
  3. «trinket 1» www1.euskadi.net . Noiz kontsultatua: 2019-06-17.