Palpatine

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Palpatine
Darth Sidious
Star Wars saileko pertsonaia
Argitalpena
Lehen agerpena The Empire Strikes Back (1980)
Azken agerpena Star Wars Rebels (2014)
Sortzailea George Lucas
Datu biografikoak
Jaiotza Naboo planeta, 
Sexua gizonezkoa
Espeziea gizakia
Datu pertsonalak
Ezizena Enperadorea

Sheev PalpatineDarth Sidious eta Enperadorea izenez ere ezaguna— Star Warseko fikziozko unibertsoko pertsonaia bat da, nagusiki Ian McDiarmidek antzeztua.

Jatorrizko trilogian, enperadorea, larruazal zurbileko txanodun agure bat eta Inperio Galaktikoko lider bezala agertzen da, aurrekarizko trilogian Errepublika Galaktikok Kantziler Gorena izatera iristeko engainua eta manipulazio politikoa erabiltzen duen Naboo planetako lider karismatiko bat bezala agertzen den bitartean.

Enperadore bihurtu aurretik asmo oneko eta demokraziaren aldeko zerbitzari publikoa bazirudien ere, berez Darth Sidious da, Sithen jaun iluna, duela mila urte desagertutzat jotzen zen indarraren alde iluneko kultu bat praktikatzen zuen ordena bat. Sidious bezala, Klon Gerrak bultzatu zituen, Jediak ia erabat desagerrarazi zituen eta Errepublika Galaktikoa Inperio bihurtu zuen. Anakin Skywalker ere usteldu zuen bere ondoan Darth Vader bezala ari zedin. Sidiousen amaiera Luke Skywalker eta damututako Darth Vaderri esker iristen da.

Kultura herrikoian eta Star Wars V. Atala: Inperioaren Kontraerasoan lehen aldiz agertu zenetik, Darth Sidious, gaizkia, engainua, tirania eta demokraziaren subertsioaren ikur oso ezagun bihurtu da.