Palvan Darvoza
Palvan Darvoza | |
---|---|
Itchan Kala gates and wall | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Region of Uzbekistan | Xorazm Region |
Hiria | Khiva |
Koordenatuak | 41°22′38″N 60°21′45″E / 41.377106°N 60.362389°E |
![]() | |
Ondarea | |

Palvan Darvoza (euskaraz: «Ate erraldoia») Uzbekistango Khiva herriko harresiaren ate monumentala da. Haren bitartez Itchan Kala auzo gotortuan sartzen da. 1990tik Gizateriaren ondarea da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1806 eta 1835 artean eraiki zen; beraz, hiriko ate zaharrena da. Errusiar Inperioaren protektoratua 1873an sinatu baino lehen, esklabuen merkatua ate horren ezkerraldean egiten zen. Ihes egiten saiatzen ziren esklaboak atearen azpian heriotza zigorraren zain egoten ziren.
Palvan Mahmoud hiriko poeta handiaren omenez izendatu zen atea: orain zazpi mende hirurehun rubāʿī (lauko handi) idazti zituen. Hiriaren babesletzat jotzen da. Ate horretatik gertu dagoen meskitan (Djuma) lurperatuta dago, mausoleo handi batean.[1]
Neurriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Atearen neurriak 51,76 metro х 17,5 metro dira. Kupula handiek 5,2 metroko diametroa dute; bi kupula txikiak, bestetik, 4,5 metroko diametrokoak dira.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Ouzbékistan, Le Petit Futé, 2012, 260 or.