Pampliegako ikuspegia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pampliegako ikuspegia
Jatorria
Sortzailea(k)Juan Etxebarria
Sorrera-urtea1920
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak74 (altuera) × 93 (zabalera) cm
Egile-eskubideakjabetza publiko
Kokapena
LekuaSofia Erregina Museoa
BildumaSofia Erregina Museoa
InbentarioaAS01209

Pampliegako ikuspegia (gaztelaniaz: Paisaje de Pampliega) Juan Etxebarria margolari bilbotarraren lan ezaguna da. Pampliega Burgosko Arlanza eskualdeko herri txikia da; artista XX. mendeko 1920. hamarkadan, nahiz eta Madrilen bizi, askotan joaten zen bertara; ondorioz, bere obra barruan herri honek protagonismo berezia lortu zuen. Lan horietan paisaiak argi handiaz agertuko dira eta, aldi berean, zehaztasun txikiez.[1]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lan honetan berdeak, marroiak eta zurien arteko kontrasteak nabariak dira. Zalantzarik gabe berdea bada nagusia, beheko aldean kolore marroiek eta arreek hartzen dute nagusitasun hori. Ia margolanaren erdian eraikin zuri bat ikus daiteke, lanari argitasun berezia ematen diona. Zeruan, bestetik, zuri koloreak du presentzia garrantzitsuena, ondorioz, margolan orekatua izanik: zuria goian, marroia behean, berdea nonahi. Artistaren garaiko lanetan moduan hemen ere trazaketa zabalak ikus daitezke, zehaztasun gutxikoak. Paisaia, orokorrean, estatikoa da eta ez da inor ikusten, ez pertsonak ezta ere animaliak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]