Panamako estatubatuar inbasioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Panamako estatubatuar inbasioa
Gerra Hotza
Operation Just Cause.jpg
Arrazoi Justua Operazioaren erasogune nagusiak.
Data 1989ko abenduaren 20a1990eko urtarrilaren 31[1]
Lekua Panama Hiria, Panama
Emaitza Estatubatuar garaipena[2]
Gudulariak
 Panama  Ameriketako Estatu Batuak
Panama Panamar oposizioa
Buruzagiak
Panama Manuel Noriega Ameriketako Estatu Batuak George H. W. Bush
Ameriketako Estatu Batuak Maxwell R. Thurman
Panama Guillermo Endara
Indarra
16.000+ 27.684+
Galerak
205–314 hildako
1.906 preso
23 hildako
324 zauritu

Panamar zibil hildako[3]
AEBtako Armada: 250
NBE: 500
CODEHUCA: 2,500–3,000

Juantxu Rodríguez Moreno bilbotar argazkilaria[4][5][6]

Panamako estatubatuar inbasioa (ingelesez: United States Invasion of Panama; gaztelaniaz: Invasión estadounidense de Panamá de 1989), Arrazoi Justua Operazioa (ingelesez: Operation Just Cause; gaztelaniaz: Operación Causa Justa) kode izena zuena, AEBek 1989ko abenduaren 20a eta 1990eko urtarrilaren 31 bitartean Panaman burutu zuten inbasioa izan zen.

Testuingurua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1989ko abenduaren 20an, Vietnamgo Gerraren ondoren egindako eraso bortitzena egin zuen Pentagonoak Panaman. Garai horretan, aste batzuk lehenago, Gerra Hotza amaitu zen, Berlingo Harresia erori ostean eta AEBek hegemonia militarra justifikatzeko zerbait behar zuten, komunismoaren aurkako gerrak jada ez zirelako errentagarriak[7].

Helburua bilatzen[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Panaman, Panamako kanala kontrolatuta izan zuten XX. mende osoan AEBek. Ondorioz, herrialdea ekonomikoki zein militarki kontrolatzen zuten. Pentagonoak han bere base estrategikoenak egin zituen eta Ameriketako Eskola ere sortu zuen. Bertan trebatu eta hezi zituen Latinoamerika osoko armadaburuak eta talde paramilitarrak, mugimendu komunistak suntsitu eta gobernu sozialisten aurkako estatu kolpeak egingo zituztenak[7].

AEBren eskuhartzea Panaman[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1980ko hamarkadan, AEBak Panamaren gaineko kontrola estilo neokoloniala jartzen hasi ziren. Batetik Panamako kanalaren kudeaketa bertako gobernuaren esku uztea hitzartu zuten, larrialdi militar bat gertatuz gero esku hartzeko baldintzarekin[7].

Bestalde, Omar Torrijos jenerala guztiz argitu gabeko istripu batean hil ostean Manuel Antonio Noriega zegoen agintean; CIArekin lanean aritutakoa, baina azken urteetan AEBetako Gobernuaren interesetatik urrun zebilen eta bere interes pertsonalak babesten zituen. Esaterako, Torrijosen hilketarekin harremana izatea eta narkotrafiko bidez diru asko lortzea leporatzen zioten Noriegari. Herrialdean aurkari asko zituen, izan ere, burgesiarentzat oso errentagarria zen kanala, eta ez zuen nahi hura Panamako Gobernuaren esku egotea. Bestetik; ezkerrak eta herri mugimenduek presio handia egiten zuten Panamako kanalaren burujabetzaren alde[7].

AEBn inbasioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

AEBtako Armadako M113 Panaman.

Ezegonkortasun hori baliatuta, AEB estatuburuaren aurkako kanpaina egiten hasi ziren. Horrela, 1989ko udan soldadu estatubatuarrek nahi zuten moduan atxilotzen eta geldiarazten zituzten panamarrak, eta errepideak mozten zituzten segurtasun indarren erantzuna eragiteko[7].

1989ko abenduaren 18an, istiluak egon ziren eta AEBetako armadako kide bat hil zuten. Pentagonoak orduan inbasioa justifikatzeko arrazoia aurkitu zuen. Panaman bizi ziren estatubatuarren interesen eta giza eskubideen defentsaren alde Manuel Antonio Noriega «diktadore trafikatzailea» boteretik kentzeko operazioa hasi zuen[7].

AEBek eliteko 26.000 soldadu bildatzeaz gain, bertan beste 12.000 zituen. Puntako teknologia militarra erabili zuten operazioan, tartean zeuden, F-117 Nighthawk ehiza hegazkinak eta AH-64 Apache helikopteroak. Helburu ofiziala Noriega eta bere 12.000 soldaduko armada boteretik kentzea zela esan zuten baina soldaduak zibilen bizi ziren lekuetara ere sartu ziren, eta haiei babesa ziren enbaxada eta eraikin publikoak suntsitu zituzten. Bilbon bizi eta Euskal Herriko hedabideekin jardun zuen Juantxu Rodríguez kazetaria bertan tiroz hil zuten militarrek[7].

Herri erresistentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

AEBtako Armada La Comandancia hartzeko prestatzen El Chorrillo Panama Hiriko auzo txiroan, 1989ko abenduan.

Panama Hiriko langile auzoetan erresistentzia antolatu zuten herritarrek; AEBtako soldaduak harrituz, soldadu batzuek panamarrek txaloka hartuko zutela misio «humanitarioa» egiteagatik. Su eman zioten El Chorrillo auzo pobreari eta erasotu egin zituzten Kuba, Nikaragua, Peru eta Venezuelako enbaxaden aurka. Gerora jakin zenez, AEBetako Gobernuak bazekien erasoen aurretik zein zen Noriegaren kokalekua baina hala ere, babestea lortu zuen[7].

Egun batzuetan, kontrol gabeko gunea bihurtu zen Panaman eta eraso eta arpilatzeak zabaldu ziren. Ondoren, Guillermo Endarak hartu zuen presidente kargua, aurretik hauteskundeak irabazi zituenak, AEBek herrialdeko oposizioarekin Noriega agintetik kentzea negoziatu ondoren. Hala ere, inbasioa amaitu arte Endara itzalpean egon zen baina azkenik AEBetako base militar batean hartu zuen kargua eta ofizialki Panamako diktadura bukatu zen[7].

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

20.000 pertsona bizilekuz aldatu ziren. Inbasioaren osteko bi asteetan matxinadek jarraitu zuten.

Biktimak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amerika Erdialdeko Giza Eskubideen Batzordearen arabera, 2.000 eta 3.000 pertsona artean hil ziren gutxienez eta hildako Panamako hobi komunetan edota Latinoamerikako base militarretan omen daude lurperatuta. Bestalde, 20.000 pertsona inguruk etxea galdu zuten, horren truke diru-laguntzarik jaso gabe[7].

Nazioartean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerra adierazpenik ez zuen egin Washingtonek. Bestalde, Nazio Batuen Erakundeko Batzar Orokorrak inbasioaren kontrako ebazpen bat egin zuen, «nazioarteko legea eta estatuen independentzia, burujabetza eta lurralde osotasuna» ez zituela betetzen adieraziz. Segurtasun Kontseiluan ere egon zen antzeko agiri bat, baina AEBek betoa jarri zioten, Erresuma Batuak eta Frantziaren laguntzarekin[7].

Ameriketako Estatu Batuetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurkari arriskutsu baten aurkako eraso arrakastatsu moduan saldu zuten inbasioa eta George H. W. Bush presidenteari egoera hobetu zion barne politikan. Bestalde, Pentagonoak gerra egiteko modu berri bat ikasi zuen: esku hartze «humanitarioa». Komunismoa alde batera utzi eta giza eskubideak erabiltzen hasi zen erasoak justifikatzeko. Ondoren etorri ziren, besteak beste, Irak, Serbia, Afganistan, Libia, Yemen eta Siria[7].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]