Panamako paperak (ingelesezPanama Papers) PanamakoMossack Fonseca & Co abokatu bufetearen barne agiri konfidentzial multzo bat da, denera 11,5 milioi inguru. Hauetan, 1970eko hamarkadatik2016ra doan denboraldian munduko elitearen kideek euren herrialdeetako zerga-ordainketak saihestu zituztela egiaztatzen da, kide horien artean estatuburuak, politikariak, finantzagizonak, enpresaburuak, kirolariak, erakundeak eta elkarte pribatuak daude.
Kide, pertsona edota erakunde hauek Mossack Fonseca & Co bufetearekin harremanetan jarri eta bere abokatuak kontratatzen zituzten, haien bidez offshore konpainiak sortu eta ezartzeko, betiere jabeen nortasuna ezkutatu eta zerga-ordainketak saihesteko helburuz.