Panarabismo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arabiar mundua.

Panarabismoa arabiarren eta arabiar mundua osatzen duten herrien batasuna aldarrikatzen duen mugimendu politikoa da. Arabiar nazionalismoari guztiz loturik dago, zeinak arabiarrek nazio bat osatzen dutela aldarrikatzen baitu. Panarabismoak indar handia izan zuen 1960ko hamarkadan. Halaber, panarabismoak kutsu sekular eta sozialista du. Horrela, panarabismoaren ideiak bere egin zituzten arabiar erregimenak AEBetatik hurrun mantendu eta lotura estuak izan zituzten kasu batzuetan Sobiet Batasunarekin.

Panarabismoak proiektu modernizatzaile batean indarrak batu nahi zituen; zenbait ezaugarri sozialista eta, arabiarrentzat, nahiko laikoak ziren ezaugarriak zituen proiektu batean, hain zuzen.

Israelek 1967an arabiar armadak garaitzeak, Anuar as Sadatek, Nasserren ondorengoak, Sei Eguneko Gerra Egiptoko politikari norabide berria emateak -izan ere, Israelekin hitz egiteko prest zegoen-, eta arabiarren munduko erregimen kontserbadorenei eta erlijiosoei (Saudi Arabia, Kuwait eta abar) AEBk eta Mendebaldeak laguntzeak proiektu panarabista desegiten joan zen. Pixkanaka-pixkanaka, islamiar erlijio mugimenduek herrialde horietako nortasun zeinu berria eman zieten; izan ere, erlijioak denak batzen zituen eta, era berean, munduko gainerako herritarrengandik bereizten zituen. Iranen Khomeinik irabazteak indarra eman zion panislamismoari, eta geroztik zabaltzen joan da etengabe.

Gamal Abdel Nasser panarabismoarekin bat egin zuten estatu-buruzagi ezagunenetakoa dugu[1].

Panarabismoa eta Nasser[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Inperialismoa behin eta berriz ahalegindu da gure arabiar nazionalismoaren aurka egiten. Gu banatu eta sakabanatzea izan du helburu eta horretarako Israeleko estatua sortu du.

1852tik, (Egiptoko) iraultzaren arrakastaren ondoren, Ingalaterra eta Amerikak beraiekin elkartzeko eskatu ziguten eta guk beti erantzun izan diegu, arabiar estatu guztiak elkartu ezean ezin garela horrelako itunetan sartu (...).

Jordania, Siria, Sudan, Aljeria eta arabiar herrialdeetako liskarrak, guri ere dagozkigu; izan ere gu geu arabiar herrialdeei estu lotuta gaude (...).

Gure eskubide guztiak berreskuratuko ditugu, fondo horiek guztiak geureak direlako eta kanal hau Egiptorena delako. Konpainia Egiptoko elkarte anonimoa da eta kanala bera, lanean hildako 120.000 egiptoarrek indusi zuten."

Gamal A. Nasser Egiptoko presidenteak Suezeko kanala nazionalizatu zenean egindako hitzaldia, 1956ko uztailaren 26an.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Panarabismo: ¿un mito?» BBC Mundo Ekainaren 4a, 2007.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Politika Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.