Pangong Tso
Pangong Tso | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Garaiera | 4.250 m |
Luzera | 134 km |
Zabalera | 5 km |
Azalera | 690 km² |
Sakonera | 328 m |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 33°42′17″N 78°45′00″E / 33.7047°N 78.75°E |
Estatu burujabe | ![]() |
Eskualde autonomo | Tibeteko eskualde autonomoa |
Prefektura | Ngari prefektura |
Pangong Tso (txineraz 班公错; hindiz पांगोंग त्सो), Txinako Herri Errepublika eta Indiaren artean dagoen laku endorreikoa da.
Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lakua itsasoaren mailatik 4.250 metrora dago Himalaia mendietan. Azaleraren bi heren Txinako Herri Errepublikako mugen barruan daude, eta gainontzekoa Indian. Lakuak 134 kilometro luze ditu, eta punturik zabalenean bost kilometro dauzka.
Nahiz eta ur gazidun lakua den, neguan erabat izozten da. Bertara iristeko Leh herrian hasten den errepidea hartu eta Changla mendatea igaro behar da, munduko mendaterik garaiena. Lakurako errepidea uda garaian baino ez da zabalik egoten maiatzetik irailera.
Argazkiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Pangong Tso Range.jpg