Panipuri
| Panipuri | |
|---|---|
| Materialak | irina txitxirioa patata tipula Chaat masala (en) |
| Osagaiak | irina |
| Historia | |
| Jatorrizko herrialdea | India |
Panipuri (hindiz: पानी पूरी) edo golgappa, Indiako azpikontinentean ohikoa den kaleko janaria da.[1]
Irin frijituzko esfera da, patataz, tipulaz, txitxirioz eta espeziaz beteta dagoena. Pipermin hautsa, chaat masala eta bestelako espeziak erabiltzen dira.[2]
Izenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Panipurik hainbat izen hartzen ditu eskualdearen arabera; panipuri, golgappa, pani-patashi, fulki, pani-ke-batashe/padake, phuska, pakodi, gup-chup, phuchka, jalpoore...
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kurush Dalal eta Krivi Pathella antropologoek diotenaren arabera Uttar Pradesh estatuan du jatorria, Indiaren iparraldean.[2] Esaten dutenez puri janaritik eratorria litzateke, bola txikiagoak egiteko aldaera litzateke.[3] XX. mendean izandako migrazioek Indiako azpikontinente guztira hedatu zuten.[2]
2025eko martxoaren 10ean Oxford English Dictionary ingelesezko hiztegi garrantzitsuenak "panipuri" hitza onartu zuen.
Prestaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Panipuria irinez edo semolaz egindako bola huts frijitua da. Barruan patata-pure espeziatua sartzen zaio eta zuku marroi edo batean zerbitzatzen da. Zuku hori chutney diluitua da eta horrek ematen dio zaporea panipuriari.
Zuku marroiarri Indian khatta meetha pani esaten zaio, "ur gozo eta garratza" esan nahi du. Tamarindoa eta azukrea ditu. Zuku berdea minagoa da eta theeka pani esaten zaio, "ur mina". Menda, martorria eta pipermina ditu. Batari zein besteari boondi eta txitxirio frijitua gehitzen zaizkio.[4] Toki batzutan fruiten zukuak, datilak edo sev noodleak gehitzen zaizkio.[4]
Bangarapeteko panipuriak zuku zuria du.[5]
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Panipuri bat.
-
Panipuriak.
-
Kaleko panipuri postua.
-
Panipuriak zuku berdearekin eta zuku marroiarekin, eta txitxirioak alboan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Bhowal, Tiasa. (2023-07-12). «Google doodle celebrates India’s much-loved street food pani puri» India Today (kontsulta data: 2025-11-10).
- ↑ a b c (Ingelesez) «Pani Puri: India’s favourite street food... at home?» www.bbc.com 2020-06-03 (kontsulta data: 2025-11-10).
- ↑ «The tangy story of Golgappa-India's favorite street food!» The Times of India 2021-07-17 ISSN 0971-8257. (kontsulta data: 2025-11-10).
- ↑ a b Dalal, Tarla. (2013). Mumbai Roadside Snacks. India: Sanjay & Co ISBN 9788189491666..
- ↑ (Ingelesez) «Bangarapet's Famous Ramesh Chat Serves White Paani Puri, Know Its History - News18» News18 (kontsulta data: 2025-11-10).