Edukira joan

Pankarta-Eramaile Ortodoxoen Erakundea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pankarta-Eramaile Ortodoxoen Erakundea
Православие или смерть!
Datuak
Motaerlijio-erakundea
Jarduera sektoreareligious congregations and associations (en) Itzuli
Ideologiaerrusiar nazionalismoa eta fundamentalismoa
Agintea
LehendakariaLeonid Simonovitx-Nikxitx
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1992
VK: club21921592 YouTube: UCxIylh7RkJLGz0NYDvyXiPw Edit the value on Wikidata
Pankarta-Eramaile Ortodoxoen Erakundearen bandera Ortodoxia edo heriotza! esloganarekin.
Pankarta-Eramaile Ortodoxoen prozesioa Moskuko Etxe Zuriaren aurrean (2003).
Erakundeko kide bat homosexualen aurkako manifestazioan (Mosku, 2010).

Pankarta-Eramaile Ortodoxoen Erakundea (errusieraz: Союз православных хоругвеносцев, translit.: Soiuz pravoslavnykh khorugvenostsev) Errusiako erakunde erlijioso eta politiko ortodoxo monarkikoa da[1][2][3], Leonid Simonovitx-Nikxitxek 1992an sortutakoa.[4] Fundamentalismo ortodoxoaren adibide bat da.[5][6][7]

Pankarta-Eramaile Ortodoxoen Erakundea ideologia monarkia ortodoxoaren bidezko salbazioaren ideian oinarritzen da[1], eta «Errusia juduen uztarritik garbitzea» ere barne hartzen du.[2] Autokrazia berrezartzeko egiten duten otoitzetan errituzko hilketaren motiboa dago.[8] 2006ko protestetan, erakundeak «Inkisizio Santu Ortodoxo» baten sorrera iragarri zuen, Mendebaldetik datorren «indar gaizto eta misteriotsuaren»[9] eta, aktibisten ustez, Errusian gobernatzen duen «Khazariar kaganerriaren» aurka borrokatzeko.[10] Ortodoxo fundamentalistek gutxiengo sexualen aurka egindako protestetan ere parte hartzen dute.[11]

Pankarta-Eramaile Ortodoxoek «fundamentalismo ortodoxoa» terminoa «kristautasunaren aurkako» erronka gisa ikusten dute.[12]

Historia eta jarduerak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2005eko irailean, Pankarta-Eramaile Ortodoxoek, beste hainbat erakunde erlijioso eta politikoekin batera, Moskuko Slavianskaia plazan egindako manifestazio batean parte hartu zuten, Vladimir Kvatxkov koronela babesteko, Anatoli Txubais hiltzen saiatzeagatik akusatua baitzen. «San Ivan Izugarriaren» eta «Igor Talkov martiriaren» aurpegiak zituzten pankartak erabili ziren. Manifestariek «Errusia juduen uztarritik garbitzea» eta «Txubais exekutatzeko» eskatu zuten.[2]

2006ko abenduaren 20an, Aleksi II.a patriarkak Leonid Simonovitx-Nikxitxi San Sergio ordena eman zion bere zerbitzu publikoa eta bere 60. urtebetetzea zela eta. Horren ondoren, juduen aurkako sentimenduetatik aldendu zen, eta erakundeak LGBT pertsonen aurka borrokatzera jo zuenaldi baterako.[2]

2006ko maiatzaren 27an, Pankarta-Eramaile Ortodoxoen Erakundeak, beste erakunde patriotiko batzuekin batera, harrotasunaren desfile bat sakabanatzen parte hartu zuen Moskuko zentroan. Komunikabideetako elkarrizketetan, erakundeko buruzagiek lelo hau zabaldu zuten: «Mosku ez da Sodoma!»[13][14][15] 2011ko maiatzaren 28ko harrotasunaren desfilea ere sakabanatu zuten.[16]

2007ko urriaren 10ean, J. K. Rowlingen Harry Potter eta Herioaren erlikiak liburuaren errusierazko itzulpena argitaratu bezperan, Pankarta-Eramaile Ortodoxoen Erakundeko ekintzaileek «Jainkoaren aurkako liburua» erre zuten.[17] 2008ko azaroaren 21ean, Vladimir Sorokinen, Vladimir Solovioven eta Edvard Radzinskiren «kristautasunaren eta errusiaren aurkako liburuak» ere erre zituzten.[1]

2007ko urriaren 14an, erakundeko kideek darwinismoa eta ateismoa hobiratzeko zeremonia sinboliko bat egin zuten, peluxezko tximino bat lurperatuz.[18]

2010eko irailean, erakundearen buruzagietako batek, Juri Agestxevek, ijitoak Frantziatik kanporatzea onetsi zuen eta Errusiatik «Kaukasiako, Asiako eta Sobietar Batasun ohiko herrialdeetako gaizkileen...» deportazio masiboa egiteko nahia adierazi zuen.[1]

2012an, erakundeko kideek, beren «autofede» tradizionalari jarraituz, Pussy Riot taldea eta Madonna abeslaria irudikatzen zituzten kartelak erre zituzten.[1]

Pankarta-Eramaile Ortodoxoek aldizka parte hartzen zuten «Errusiar Martxan». 2013ko azaroaren 4an, ekitaldi horretatik banandu eta beren «Errusiar Martxa Tsarista» antolatu zuten lehen aldiz. 2015eko azaroaren 4an, ekitaldi honetan, erakundeko ordezkari batek Antikristoaren aurkako borroka hurbila iragarri zuen.[11]

2016ko uztailaren 17an, erakundeko kideek Moskuko Suvorov plazan egindako manifestazio batean parte hartu zuten, non, Mugimendu Kontserbadore Nazionalarekin eta beste hainbat erakunde monarkikorekin batera, Nikolas II.a eta haren familia omendu zituzten eta Aleksei Utxitelen Matilda filmaren ekoizpenaren aurka agertu ziren.[11]

Errusiako Eliza ortodoxoak onartzen ditu Pankarta-Eramaile Ortodoxoen jarduerak, nahiz eta elizako ordezkariek ez egon beti ados haien adierazpen publikoekin.[19] Liburuak erretzea hainbat apaizek gaitzetsi dute, Pankarta-Eramaile Ortodoxoak ez direla elizako erakunde bat eta haien ekintzek eliza gutxiesten dutela uste baitute.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 3 4 5 6 (Errusieraz) Шнирельман, Виктор. (2017). Институт этнологии и антропологии имени Н. Н. Миклухо-Маклая РАН. ed. Колено Даново: эсхатология и антисемитизм в современной России. Москва: Издательство ББИ, 545 or. ISBN 978-5-89647-364-0..
  2. 1 2 3 4 (Errusieraz) Шнирельман, Виктор. (2017). Институт этнологии и антропологии имени Н. Н. Миклухо-Маклая РАН. ed. Колено Даново: эсхатология и антисемитизм в современной России. Москва: Издательство ББИ, 544 or. ISBN 978-5-89647-364-0..
  3. ↑ (Errusieraz) Прибыловский, Владимир. «Союз православных братств: ссылки, аннотации» Публичная интернет-библиотека Владимира Прибыловского (kontsulta data: 2026-02-06).
  4. ↑ (Errusieraz) Шнирельман, Виктор. (2017). Институт этнологии и антропологии имени Н. Н. Миклухо-Маклая РАН. ed. Колено Даново: эсхатология и антисемитизм в современной России. Москва: Издательство ББИ, 539 or. ISBN 978-5-89647-364-0..
  5. ↑ (Errusieraz) Костюк, Константин. (2000). «Православный фундаментализм: социальный портрет и истоки» Полис. Политические исследования 5: 133-134. (kontsulta data: 2026-02-06).
  6. ↑ (Errusieraz) Шнирельман, Виктор. (2017). Институт этнологии и антропологии имени Н. Н. Миклухо-Маклая РАН. ed. Колено Даново: эсхатология и антисемитизм в современной России. Москва: Издательство ББИ, 356, 545 or. ISBN 978-5-89647-364-0..
  7. ↑ (Errusieraz) Волобуев, Алексей. (2019). «Русский православный фундаментализм: социально-философские аспекты» Гуманитарный вестник 2 (76): 1-13. (kontsulta data: 2026-02-06).
  8. ↑ (Errusieraz) Шнирельман, Виктор. (2017). Институт этнологии и антропологии имени Н. Н. Миклухо-Маклая РАН. ed. Колено Даново: эсхатология и антисемитизм в современной России. Москва: Издательство ББИ, 540 or. ISBN 978-5-89647-364-0..
  9. ↑ 2 Ts 2:7
  10. ↑ (Errusieraz) Шнирельман, Виктор. (2017). Институт этнологии и антропологии имени Н. Н. Миклухо-Маклая РАН. ed. Колено Даново: эсхатология и антисемитизм в современной России. Москва: Издательство ББИ, 542-543 or. ISBN 978-5-89647-364-0..
  11. 1 2 3 (Errusieraz) Шнирельман, Виктор. (2017). Институт этнологии и антропологии имени Н. Н. Миклухо-Маклая РАН. ed. Колено Даново: эсхатология и антисемитизм в современной России. Москва: Издательство ББИ, 545-546 or. ISBN 978-5-89647-364-0..
  12. ↑ (Errusieraz) Шнирельман, Виктор. (2017). Институт этнологии и антропологии имени Н. Н. Миклухо-Маклая РАН. ed. Колено Даново: эсхатология и антисемитизм в современной России. Москва: Издательство ББИ, 6-7 or. ISBN 978-5-89647-364-0..
  13. ↑ (Errusieraz) «Столкновения милиции с сексменьшинствами и их противниками заменили Москве гей-парад» Lenta.ru 2006-05-27 (kontsulta data: 2026-02-06).
  14. ↑ (Errusieraz) «Геям и лесбиянкам не удалось провести парад в Москве» Русская служба Би-би-си 2006-05-27 (kontsulta data: 2026-02-06).
  15. ↑ (Errusieraz) Шведов, Анатолий. «Гей-парад в Москве чуть было не закончился потасовкой» Российская газета 2006-05-29 (kontsulta data: 2026-02-06).
  16. ↑ (Errusieraz) Козенко, Андрей. «Геи оказались в меньшинстве» Коммерсантъ 2011-05-30 (kontsulta data: 2026-02-06).
  17. ↑ (Errusieraz) «Православные отправили Гарри Поттера на костер инквизиции» Коммерсантъ 2007-10-10 (kontsulta data: 2026-02-06).
  18. ↑ (Errusieraz) «Православные «похоронили» в Москве игрушечную обезьяну» Газета.ru 2007-10-14 (kontsulta data: 2026-02-06).
  19. ↑ (Errusieraz) Шнирельман, Виктор. (2017). Институт этнологии и антропологии имени Н. Н. Миклухо-Маклая РАН. ed. Колено Даново: эсхатология и антисемитизм в современной России. Москва: Издательство ББИ, 547 or. ISBN 978-5-89647-364-0..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]