Pankreatitis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pankrearen inflamazioa» orritik birbideratua)
Pankreatitis
Deskribapena
MotaPankreako gaixotasuna, inflammatory disease (en) Itzuli
eritasuna
Espezialitateadigestio aparatuaren medikuntza
Sortzen duMallet-Guy's sign (en) Itzuli
Asoziazio genetikoa
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakpropantheline (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10-MKK85.9
GNS-9577.0 eta 577.1
OMIM167800
DiseasesDB24092
MedlinePlus000221 eta 000287
eMedicine000221 eta 000287
MeSHD010195
Disease Ontology IDDOID:4989
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Pankreatitis[1] pankrearen hantura da, ehunaren zati batzuk hiltzen dituena. Pankreako entzimak (tripsina, amilasak eta lipasak esate baterako), hau da, janaria liseritzen dutenak, heste meharrean aktibatu ordez, pankreasen aktibatzen direnean gertatzen da. Sabelaldearen gaitz larria eragiten du (goragalea, sukarra, sabelaldeko oinaze latza, leukozitosia), eta gernuan eta odolean amilasa agertzen da.[2]

Globalki, 2013an 17 milioi kasu inguru egon zen munduan, 123.000 hildako utziz.

Etiologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

%80 kasuetan pankreatitisa kalkulu biliarren eta alkoholaren kontsumoaren ondorioa da. Zehazki, kasu gehienetan kalkulu biliarrek pankreatitis akutua eragiten dute eta alkoholak pankreatitis kronikoa.

Etiologia ohikoena:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kalkulu biliarrek areako konduktua blokeatzen dute. Kausa hau oso ohikoa da litiasis biliarraren intzidentzia tasa altua duten herrialdeetan.
  • Alkoholaren gehiegizko kontsumoak arearen kontuktu txikien blokeoa eragiten du.
  • Koipe eta gantz gehiegi dituen dieta.
  • Gehiegizko pisua edo obesitatea.

Etiologia ez hain ohikoa:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Trauma abdominala edo kirurgia.
  • CPRE-ren ondorioa. Hau da, kolangiopankretografia erretrogado endoskopikoa egitearen ondorioa.
  • Giltzurrunen ezintasuna
  • Hiperkaltzemia
  • Lupus bezalako gaixotasun autoimmuneak.
  • Fibrosi kistikoa.
  • Tumore baten presentzia
  • Eskorpioi, erle afrikar edo liztorraren ziztada.
  • Medikamentu batzuk: prednisolona bezalako kortikosteroideak, isoniacida, furosemida eta klorotiazida bezalako diuretikoak, didanosina eta pentamidina bezalako HIES-aren aurkako drogak, azido balproiko antikonbultsiboa, L-asparaginasa eta aziatoprina bezalako agente kimioterapikoak eta antihistaminikoak.

Etiologia infekziosoa:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Birusak: coxsackie birusa, zitomegalobirusa, hepatitis A, hepatitis B, herpes arruntaren birusa, parotiditis, barizela-zoster birusa eta paramyxo birusa (paperak).
  • Bakterioak: legiomella, leptospira, mycoplasma eta salmonella.
  • Onddoak: aspergillus.
  • Parasitoak: askaris, cryptosporidium eta toxoplasma.

Sintomak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pankreatitis motaren arabera, sintoma desberdinak pairatzen dira.

Pankreatitis akutuan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Goi abdomenean mina
  • Bizkarrera hedatzen den min abdominala
  • Jan ostean okertzen den min abdominala
  • Gerriko formako mina
  • Goragale eta okadak
  • Abdomena ikutzean sentsibilitatea eta mina
  • Kalentura
  • Takikardia

Pankreatitis kronikoan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Goi abdomenean mina
  • Nahi gabeko pisu galera
  • Indigestioa
  • Itxura koipetsu eta usain txarra dituen gorozkiak (esteatorrea)

Kasu batzuetan, larruazalean eta begietan kolore horia ager daiteke (ikterizia). Bestalde, kasu askotan pankreatitis kronikoak diabetesa eragin dezake Langerhans irlatxoak kaltetzearen ondorioz.

Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pankreatitisa bi motatakoa izan daiteke:

Akutua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Pankreatitis akutu»
  • Pankreako (areako) inflamazio akutua. Gaixotasun honen kausarik ohikoenak behazun xixkutik eratorritako kalkuloak arean pilatzea (kolealitiasia), etengabeko alkohol kontsumo handia eta gantz gehiegi eskuratzea dira.
  • Sintomarik nagusiena abdomenean ematen den mina da, hain zuzen ere, abdomen goiko erdialdean (epigastrioan) ematen dena. Min hau bizkarraldera heda daiteke.
  • Kasuen %80an gaixoa 2-3 egunetan sendatzen da. Hala ere, kasuen beste %20an gaixotasunaren eboluzioa larria da eta hipotentsioa, arnas-gutxiegitasuna, giltzurrun-gutxiegitasuna, pankreako nekrosia... bezalako arazoak eman daitezke. Orokorrean, pankreatitis akutuaren hilkortasun tasa %4-8koa da.
  • Gaixotasun honen tratamendurako eraginkorrak dira minarentzako farmakoak, baraualdi absolutua, zain barneko likido eta gatzen berriztatzea eta kasurik larrienetan, antibiotikoak (pankreako nekrosia ekiditzeko) eta sonda bidezko nutrizioa. Bestalde, kolealitiasiaren eraginez sortu izan bada pankreatitis akutua, ebakuntza baten bidez behazun xixkua kendu beharko litzateke.

Kronikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Pankreatitis kroniko»
  • Pankreako inflamazio kronikoa. Gaixotasun honetan pankreako fibrosia (ehun konektiboa loditzean eta uzkurtzean izaten den eritasuna) eta, batzuetan, kaltzifikazioak (kaltzio metaketak) ematen dira. Kausarik ohikoena etengabeko alkohol kontsumo handia izango litzateke.  
  • Sintomarik nagusiena abdomeneko mina da (kronikoa edo eraso akutu errepikatuak). Diabetesa (intsulina ekoizpenaren galerarengatik) eta gorotz bidezko gantz galera (gantzak hidrolizaten dituen lipasa proteinaren faltagatik) ere gaixotasun honen ondorio dira.

Diagnostikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pankreatitisaren diagnostikorakorako medikuek erabiltzen dituzte:

Pazientearen historia klinikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Medikuak pazienteari bere sintomen, aurrekari klinikoen (bai bereak eta bai familiako kideenak), hartzen dituen medikamentuen inguruan galdetuko dio.

Azterketa fisikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gorputza miatuko du medikuak abdomeneko mina, hantura eta sentsibilitatea topatzeko asmoz.

Laborategi frogak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Odol analisiak. Odol analisietan honakoa aztertuko da laborategian:
    • Amilasa eta lipasa entzimen kontzentrazio altua dagoen (pankrean sintetizatzen diren entzimak dira)
    • Glukosa kontzentrazioa altua den odolean
    • Odolean lipido kontzentrazioa altua den
  • Gorozki analisiak. Gantzaren xugapen prozesuan arazoak dauden behatu ahal izateko. Izan ere, gantzak ez dira ondo xugatuko pankreatitisa dagoenean.

Irudi bidezko diagnostikorako frogak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekografia.[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Transduktore izeneko gailu bat erabiltzen da ekografia egin ahal izateko. Gailu honek soinu uhin seguru eta nabari-ezinak igortzen ditu organoetan haien egituraren irudi edo argazki bat osatu ahal izateko. Honen bidez behazun-harriak identifika daitezke. Gainera, hainbat hodiren odol fluxua neur daiteke.
    • Ekografia endoskopikoa. Medikuak endoskopio bat sartzen du pazientearen eztarritik urdailean zehar heste meharrera iristeko. Ultrasoinu igortzaile bat pizten du medikuak une horretan pankreas eta behazun xixkuen irudiak sortzeko asmoz. Irudi teknika hau behazun hodietan edo pankrean egon daitezken hantura eta blokeoak identifikatzeko erabilgarria izan daiteke.

Ordenagailu bidezko tomografia.[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Pankreasaren, behazun xixkuaren eta behazun hodien irudia eratuko du froga honek. Pankreatitisa, behazun-harrien presentzia eta pankreasaren minbizia diagnostikatzeko erabiltzen da.
    • Ordenagailu bidezko tomografia axiala: x izpiak eta ordenagailua konbinatzen ditu zeharkako irudiak lortzeko, bai horizontalak eta bai bertikalak.  Gorputzeko edozein atalen irudi zehatzak sortzen ditu, hezurrak, muskuluak, gantza eta organoak barne.

Erresonantzia magnetiko kolangiopankreatografikoa.[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Erresonantzia magnetikorako makina bera erabiltzen da, organoen eta ehun biguinen irudia sortzeko helburua duena x izpiak erabili gabe. Aurrekoa bezala, pankrea, behazun xixkua eta behazun hodiak aztetzeko erabiltzen da pankreatitisaren faktore etiologikoak topatzeko asmoz.

Pankreaseko funtziorako froga.[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Pankreak sekretinaren (heste meharrak ekoizten duen hormonaren) aurrean nola erreakzionatzen duen neurtzeko erabiltzen den froga da.

Kolangiopankreatografia endoskopiko erretrogradoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • X izpiak eta endoskopioa konbinatzen dira. Endoskopioa ahoan eta eztarrian sartzen da eta ondoren hestegorrian, urdailean eta duodenoan zehar. Organo hauen barne-aldea behatu daiteke honen bidez edozein anomalia detektatzeko asmoz. Jarraian, endoskopioan zehar hodi bat pasatzen da eta bertan kontrasterako likido bat sartzen da, barne-organoak x izpien plaka batean azaltzea ahalbideratzen duena.

Tratamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pankretitis akutua autolimitatzailea da, hau da, normalean denborarekin bakarrik osatzen da, inongo zailtasunik izan gabe. Pankreatitis kronikoa autolimitatzailea izan daiteke ere, baina zenbait atakeren buruan eta epe luzerako zenbait arazo izateko arrisku handiagoarekin sendatuko da. Arazo hauek min kronikoa, kantzer pankreatikoa, diabetesa… izan daitezke. Beraz, tratamendua lagungarri bezala azaltzen da, gaixotasunaren larritasunaren arabera.

Pankreatitis akutua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pankreaseko entzimen aktibazioak eta zitokina inflamatorioak askatzeak, odol hodiak kaltetzen ditu eta likido kantitate handi bat espazio interstizialera pasatzen da.  Ondorioz, odol bolumena gutxitzea, pakreaseko nekrosi lokala, ezegonkortasun hemodinamikoa eta azkenik organoaren porrota gertatzen da.  

Tratamenduak hurrengokoa izango liratezke:

Baraua eta urdailaren edukiaren xurgapena sonda baten bidez[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Elikagaiak eta likidoak hartzean, entzima pankreatikoen jariapena eta aktibazioa bultzatzen du, eta tratamendu honen bidez hau saihestea lortu nahi da. Sondaren bidezko urdailaren deskonpresioak mina kontrolatzen laguntzen du.

Analgesiko indartsuen bidezko minaren tratamentua:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zain barneko likido eta gatzen berriztatzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konplikazio posibleen tratamendu goiztiarra:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Lehenengo orduetan hobekuntzarik egon ezean  beharrezko izaten da UCI-ra trasladatzea.

Pankreatitis kronikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pankreatitis kronikoak izaten dituen larriagotze gertakariak pankreatitis akutua bezala tratatzen dira. Oinarrizkoa mina kentzea izaten da. Horretarako, parazetamola edo AINE (farmako antiinflamatorio ez esteroideoak) ematen dira. Baina oraindik ez da ongi ezagutzen pankreatitiseko minaren etiologia.

Bestalde, gantz eta karbohidrato gutxiko dieta, entzima digestibo pankreatikoak eta intsulinaren ordezko terapiak gomendatzen dira. Ondoren, entzima gastrikoen jariaketa gutxitzen denez tripsina edo prankreozimina bezalako entzimen aktibitatea hobetu egiten da, eta protoien ponparen inhibitzaileak eta histaminaren H2 aren blokeatzaileak ematen zaizkio pazienteari.

Azkenik, betirako alkohola uztea ezinbestekoa da. Baina kasu batzuetan beharrezko izaten da min kronikoarentzat tratamendua: analgesikoak, antiazido eta edo entzima pankreatikoak.

Pankreatitis konplexua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pseudokiste edo bigarren mailako infekzioak bezalako konplokazioek kirurgiren beharra izaten dute. Pankreaseko zorne-zorro baten garapena drainatze perkutaneo edo kirurgiko batentzat seinalea izaten da. Kirurgia hau abdomen irekiarekin eta laparoskopiarekin egiten da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskalterm: [Gaixotasunak Hiztegia] [2015]
  2. Lur entziklopedietatik hartua.

https://www.mayoclinic.org/es-es/diseases-conditions/pancreatitis/diagnosis-treatment/drc-20360233

https://www.cun.es/enfermedades-tratamientos/enfermedades/pancreatitis-aguda

https://www.mayoclinic.org/es-es/diseases-conditions/pancreatitis/symptoms-causes/syc-20360227

https://cuidateplus.marca.com/enfermedades/digestivas/pancreatitis.html

Risk Stratification and Early Conservative Treatment of Acute Pancreatitis. Żorniak M, Beyer G, Mayerle J.Visc Med. 2019 Apr; 35(2):82-89. Epub 2019 Mar 25.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]