Panoramix

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Panoramix
Asterix
Argitalpena
Lehen agerpena Asterix galiarra (1959)
Sortzailea René Goscinny
Albert Uderzo
Agertzen da
Interpretatzailea
Datu biografikoak
Herrialdea Galia
Sexua edo generoa Gizonezkoa
Espeziea Gizaki
Datu pertsonalak
Adiskideak Obelix, Asterix, Idefix
Etsaiak Erromatarrak

Panoramix, Asterixen abenturetan agertzen den fikziozko pertsonaia bat da. Herrixkako druida edo intxixua da. Ospetsua, berak bakarrik egiten dakien neurrigabeko indarra ematen duen edabe magikoagatik. Herrixkako aholkularia ere bada, eta, batzuetan, irakasle bezala ere aritzen da, 2003an, Frantzian, jatorrizko izenez Astérix et la Rentrée gauloise istorio labur bildumako istoriotako batean agertzen den bezala.

Edabe magikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neurrigabeko indarra ematen duen edabe magikoa, druida baten ahotik beste baten belarrira baino ez da pasatzen. Bere funtsezko osagaien artean, sekula falta ez dena, mihura da. Eta, Asterixen Odisea abenturan, petrolioa ere agertzen da, osagaietako bat bezala, baina, azkenean, erremolatxa zukuarekin probatzen du eta eragin berdina eta zapore hobea duela ikusten du. Otarraina eta marrubiak ere botatzen dizkio, baina hauek, zapore hobea emateko baino ez dira. Ohi, edabe magiko hau, soilik herrixkako biztanleek edaten dute (Obelixek izan ezik, txikitan edabe magikoz beteriko pertzean erori eta beregan, edabearen eragina iraunkorra delako) baina herrixkatik kanpoko jendeak ere hartu izan du, erromatarrengandik ihesi zihoan esklabo talde batek, adibidez, baita erromatarrek ere, Kaligula Minusek, adibidez, Asterix galiarra abenturan. Bere errezetarik ezagunena, hau duen arren, baditu beste hainbat ere. Edo efektu ezberdinak ere izan ditzake. Astérix et Obélix contre César filmean ikus daitekeen bezala, adarbakar esnea gehituz gero, edabe magiko honek, jendea bikoiztu egin dezake.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Panoramix Aldatu lotura Wikidatan