Panpa-lezka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Panpa-lezka
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaPoales
FamiliaPoaceae
LeinuaDanthonieae
GeneroaCortaderia
Espeziea Cortaderia selloana
J.A. & J.H. Schultes

Panpa-lezka, panpa-belarra edo muztuka[1] (Cortaderia selloana) jatorriz Hego Amerikakoa den belar altu bat da. Besteak beste, bere izenak adierazten duen bezala, panpan bizi da, bai eta Patagonian ere.

Belar hau mutzo dentsoetan hazten den eta 3 metroko altuera eduki dezakeen landarea da. Hosto luze eta estu betiberdeak dauzka, luzeran 1-2 metrokoak eta zabaleran 1 cm ingurukoak direnak eta ertz zorrotza daukatenak. Urdin-berdexkak izan ohi dira, baina gris zilarkarak ere izan daitezke. 20-40 cm luze den panikula trinko batean sortzen ditu loreak, 2-3 metro inguruko zurtoin baten gainean.

Ekologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Panpa-lezka oso moldakorra da eta askotariko ingurune eta klimatan haz daiteke. Hazi asko ekoizten ditu: ale bakoitza milioi bat hazi ekoiztera irits daiteke bere bizitzan zehar. Leku batzuetan, esaterako Euskal Herrian, landare inbaditzailetzat hartu da. Kalifornian eta Hawaiin ere inbaditzaile gisa tratatzen da, eta Zeelanda Berrian eta Australian debekatuta dago saltzea eta landatzea. Landarea erre arren, berriro sortzen da. Hura hiltzeko produktu kimikoak erabiltzen dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ana, Galarraga Aiestaran. (2008-02-01). «Panpa-lezka: mapan jarri, gero kentzeko» Zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-09-23).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]