Edukira joan

Pantaila tolesgarriko mugikor

Wikipedia, Entziklopedia askea

Pantaila tolesgarriko mugikorra edo telefono adimendun tolesgarria bere ardatzaren gainean tolesteko diseinatutako telefono adimendun mota bat da, pantaila handiak dituzten gailuak poltsikoan eraman ahal izateko. Komertzialki merkaturatutako lehen belaunaldiak haien iraunkortasunari eta prezio altuei buruzko arazoei aurre egin behar izan zien.[1]

Diseinuaren aldaera batzuek ukimen-pantailako panel ugari erabiltzen dituzte, banda batekin; beste diseinu batzuek, berriz, pantaila malgua erabiltzen dute. Telefono tolesgarrien ideiak 2008ko Nokiaren “Morph” kontzeptuan dute jatorria, eta 2013an Samsung Electronicsek aurkeztutako OLED pantaila malgudun diseinuak bultzatu zuen garapena. OLED pantailadun lehen telefono adimendun tolestagarri komertzialak 2018ko azaroan hasi ziren merkatuan agertzen.[2]

Gailu batzuek, zabalik daudenean, tablet baten antzeko formatua hartzen dute; itxitakoan, berriz, pantaila barrualdean geratzen da, eta kanpoaldean bigarren pantaila txiki bat dute, gailua ireki beharrik gabe erabiltzaileak funtzioak kontsultatu edo elkarreragin ahal izateko (adibidez, Samsung Galaxy Fold seriean).

Beste gailu batzuek ere tablet formako pantaila dute, baina ixtean pantaila atzeko aldera tolesten dute, ardatz bertikal baten inguruan, eta horrela “erdi-bertikal” formatu batera iristen dira. Tolestuta ere erabili daitezke, Royole FlexPai eta Huawei Mate X ereduen kasuan bezala. Horizontalki tolestu daitezkeen telefono adimendunak ere fabrikatu dira, ia karratu baten formatuarekin tolestu ondoren geratzen direnak.[3][4]

2005. urtetik aurrera sortu ziren lehenengo modeloak, errezago eramateko asmoarekin.

Kyocera Echo mugikor tolesgarrien aitzindaria da.

2006. urtean Polymer Visionek, geroago Philips izatera igaro zenak, irakurgailu elektroniko makurgarriaren diseinu bat aurkeztu zuen Mobile World Congressean.[5]

2008. urtean Nokiak gailu tolesgarri baten diseinu animatu bat sortu zuten «bihurtu» ahal dena. Gailu hori hainbat modutan toles daiteke, telefono, tableta edo monitore adimendun gisa. Diseinuari buruzko 2019ko atzera begirakoan, CNETek adierazi zuen Morph telefono tolesgarrien aitzindaritzat har zitekeela.

2018ko azaroan Royole startup txinatarrak merkatuan eskuragarri egondako lehenengo mugikor tolesgarria aurkeztu zuen, Royole Flexpai deritzona. OLEDezko pantaila bakarra zuen 7,8 hatzbetekoa, kanporantz tolesten zena.[6]

2018ko azaroaren 7an, Samsung Mobilek bere prototipo ofiziala aurkeztu zuen garatzaileen urteko konferentzian. Bere pantaila, «Infinity flex» deitu zuten. Bigarren pantaila txiki bat zuen bere aurrealdean, itxi ondoren ere erabili ahal izateko.[7]

Aldi berean, garatzaileen beste konferentzia batean, Androideko ingeniaritzako presidenteorde Dave Burkek esan zuen plataformaren hurrengo bertsioak hobekuntza garrantzitsuak eskainiko zizkiela gailu tolesgarriei, bere funtzioez baliatuz.[8]

2019. urteko urtarrilean, Xiaomiko CEO Lin Binek bideo bat argitaratu zuen mugikor tolesgarri bikoitzaren prototipo bat erakusten zuena.[9]

Samsung Galaxy Fold irekita.

Azkenik, 2019ko otsailaren 20an Samsung Electronicsek bere Samsung Galaxy Folda aurkeztu zuen Mobile World Congressen.[10] Gailua ez zen 2020ko irailera arte atera, pantailarekin lotutako arazo batzuk konpondu arte. Hau izan zen merkatuan eskala handian saldu zen lehenengo mugikor adimendun tolesgarria: 400.000 ale saldu ziren hiru hilabetetan.[11]

Samung Galaxi Foldekin batera beste gailu tolesgarri batzuk atera ziren, ez soilik prototipo eran, baizik eta produktu ala produktu garapen gisa ere bai. Batik bat Huawei Mate X[12] eta TCLren prototipoak[13] kaleratu ziren, biztanleriari eta komunikabideei ikerkuntzaren ideia nagusi bat eskaintzeko.

Bestalde, LGk ez zuen inolako gailu tolesgarririk atera, mugikor adimentsu klasikoak garatu nahi baitzituen, merkatu-kuota berreskuratzeko.[14]

Beste enpresa batzuek diseinuarekiko interesa erakutsi zuten eta diseinu hauen inguruko patenteak eskuratu zituzten; adibidez, pantailaren inguruko patenteak edota telefonoak erabiltzen duen bandaren inguruko patentea. Motorola Mobilityk, adibidez, pantaila tolesgarriko mugikor diseinu bat patentatu zuen.[15][16][17]

2019ko apirilean Samsung Galaxy Fold atera zenean, bere iraunkortasunarekiko zalantzak agertu ziren zenbait alek pantailan erroreak eman baitzituzten. Esan bezala, gailuaren irteera atzeratu zen 2020ko irailera arte pantailaren arazoak konpondu eta iraunkortasun aproposa bermatu arte.[18][19] Huaweik ere bere Mate X-ren irteera atzeratu zuen Samsungek izandako arazoak saihesteko.[20][21]

2019ko azaroan, Motorolak bere Razr telefono horizontalki tolesgarria aurkeztu zuen, jatorrizko Razr telefono-lerro klasikoan oinarrituta. Gailua 2020ko otsailaren 6an jarri zen salgai. Handik gutxira, Samsungek antzeko kontzeptua zuen gailua iragarri zuen: Galaxy Z Flip. [22]

2020ko otsailaren 24an, Huaweik Mate Xs aurkeztu zuen, Mate X eredua berrikusten zuen hardware bertsio gisa. Gailua 2020ko martxoan iritsi zen nazioarteko merkatura, Txinatik kanpo ere eskuragarri eginez. Mate Xs-k pantaila iraunkorragoa, hinge edo banda hobea eta hozte-sistema eraginkorragoa zituen. Gainera, Kirin 990 5G SoCarekin eta Android 10 EMUI 10 sistema eragilearekin merkaturatu zen. Handik ez oso denbora askora, Samsung Galaxy Z Fold 2 ere aurkeztu zen.

Xiaomi Mi MIX Fold irekia.

2021eko otsailaren 25ean Huaweik Hawei Mate X2 atera zuen eta aldi berean, urte bereko martxoan, Xiaomik Xiaomi Mi MIX Fold aurkezu zuen. 2021eko abuztuan, Samsung Galaxy Z Fold 3 eta Samsung Galaxy Z Flip 3 merkatura atera ziren. 2021eko abenduaren 15ean, OPPOk Find N aurkeztu zuen.

2022ko apirilaren 11n Vivok bere Vivo X Fold atera zuen. 2022ko abuztuaren 11n, Xiaomik Xiaomi MIX Fold 2 jaurti zuen. Samsung Galaxy Z Fold 4 eta Samsung Galaxy Z Flip 4 Galaxy Unpacked ekitaldiaren 2022ko abuztuko edizioan iragarri ziren. Galaxy Z Fold 4 2022ko abuztuaren 25ean jaurti zen eta Galaxy Z Flip 4 2022ko abuztuaren 26an atera zen.

Motorola Mobilityk Moto Razr 2022 atera zuen 2022ko abuztuaren 11n. Hasiera batean merkatu txinatarrean bakarrik zegoen eskuragarri. 2023. urtean, aldiz, Estatu Batuetako merkatuan atera zuten Razr 2023 eta Razr+2023.

Azkenik, Huaweik Mate XT merkaturatu zuen; hiru tolestura dituen lehen telefono tolesgarria. Gailua euskarridun zorro batekin eta ukipen-paneldun teklatu tolesgarri batekin erabil daiteke, mahai gaineko ordenagailu baten antzeko esperientzia eskaintzeko.

Pantailaren materialak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Samsung Galaxy Z (aurreko bista).

Telefono adimendun tolesgarriek plastikozko OLED pantaila malguak erabiltzen dituzte, beirazko pantailen ordez (adibidez, Corningen Gorilla Glass produktua, gama ertain eta altuko telefono askotan erabiltzen dena). Plastikozko pantailak gai dira telefono tolesgarri batek behar duen tolesdura-erradio txikia bere horretan mantentzeko, baina beirazko pantaila tradizionalak baino errazago harramazten dira.

Corningek Willow Glass izeneko beira malgua ekoizten duen arren, enpresak adierazi du bere fabrikazio-prozesuak gatz-disoluzio bat erabiltzea eskatzen duela; beraz, ez da egokia pantaila elektronikoetarako, gatzak OLED paneletan erabiltzen diren transistoreak kaltetu ditzakeelako.

Hala ere, enpresak 2019ko martxoan jakinarazi zuen telefono adimendunetarako egokia izango zen beira malgu bat garatzen ari zela, 1 mm-eko lodiera eta 5 mm-ko tolesdura-erradioa izango zituena.[23]

Samsung Galaxy Z (atzeko bista).

Samsungek Galaxy Z Flip telefonoa aurkeztu zuen, 30 μm-ko lodiera zuen “ultra-meheko beiraz” hornitua (0,0012 in), eta Galaxy Fold ereduan bezala, babes-geruza polimeriko batez estalia. Beira hau Samsungek berak fabrikatzen du, Schott AG enpresaren materialekin, eta malgutasuna eta iraunkortasuna handitzeko indartze-prozesu baten bidez ekoizten da. [24]

Gainera, beira hori sakonerarik zehaztu gabe injektatutako material berezi batekin tratatzen da gogortasun uniformea lortzeko.

JerryRigEverything YouTube kanalak egindako erresistentzia-proba batean, pantaila Mohs 2 gogortasun-mailako puntzoi batekin urratu zela erakutsi zen (ohiko smartphone gehienak 6–7 mailatik aurrera hasten dira urradurak erakusten). Honek adierazten du Galaxy Z Flipen iraunkortasuna beste telefono tolesgarri batzuen antzekoa dela. Hala ere, The Vergek nabarmendu zuen Samsungek baieztatu zuela gailuak Galaxy Foldek zeukan antzeko polimerozko babes-geruza zuela. [25]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Welch, Chris. (2020-02-16). «Galaxy Z Flip durability test calls Samsung’s Ultra Thin “Glass” into question» The Verge (kontsulta data: 2025-11-23).
  2. (Ingelesez) Chen, Brian X. (2020-02-11). Foldable Phones Are Here. Do We Really Want Them?. The New York Times (kontsulta data: 2025-11-23).
  3. (Ingelesez) Welch, Chris. (2019-04-22). «Samsung delays Galaxy Fold indefinitely: “We will take measures to strengthen the display”» The Verge (kontsulta data: 2025-11-23).
  4. (Ingelesez) Detwiler, Bill. Foldable phones: Why you should wait for a folding 5G Apple iPhone. ZDNet (kontsulta data: 2025-11-23).
  5. Aye, Tin M.. (1997-04-01). Holographic Waveguide Array Rollable Display.. (kontsulta data: 2025-11-18).
  6. Baird, Leslie; Tsey, Komla; Orih, Dominic. (2025-10-07). «We’ve tried and failed to Close the Gap for 15 years. Research shows what actually works» doi.org (kontsulta data: 2025-11-18).
  7. Lee, Seung-Joo; Lee, Boon-Young. (2004). «Case Study of Samsung's Mobile Phone Business» SSRN Electronic Journal  doi:10.2139/ssrn.556923. ISSN 1556-5068. (kontsulta data: 2025-11-19).
  8. «Google Fit Platform» Wearable Android™: 191–212. 2015-08-07  doi:10.1002/9781119051091.ch8. (kontsulta data: 2025-11-19).
  9. «Pluto is almost here: What we've seen so far, and what's coming next» AAAS Articles DO Group 2021-10-18 (kontsulta data: 2025-11-19).
  10. Ahn, Ji-Ye; Kim, Seung In. (2024-08-31). «A Study on User Emotion by Mobile Phone Design Type: Focusing on Galaxy Z Flip, Galaxy Z Fold, I-Phone Series» Journal of Next-generation Convergence Information Services Technology 13 (4): 483–496.  doi:10.29056/jncist.2024.08.05. ISSN 2384-101X. (kontsulta data: 2025-11-19).
  11. Lanatta Rosas, Nicolas. Lanzamiento en Perú del Samsung Galaxy S9. Universidad de Lima (kontsulta data: 2025-11-19).
  12. Zhuang, George. (2019-07-02). «Huawei Unveils Huawei Mate X Foldable 5G Smartphone» Global Journal of Engineering Sciences 2 (5)  doi:10.33552/gjes.2019.02.000548. ISSN 2641-2039. (kontsulta data: 2025-11-19).
  13. Silva, Ravi. (2018-09-21). «Samsung’s foldable phone could soon be a reality» doi.org (kontsulta data: 2025-11-19).
  14. O'Pray, M.. (1982-12-01). «Movies, Mania and Masculinity» Screen 23 (5): 63–71.  doi:10.1093/screen/23.5.63. ISSN 0036-9543. (kontsulta data: 2025-11-19).
  15. Walker, Russell. (2019). Motorola India: On Razr Thin Ice. Kellogg School of Management ISBN 978-1-5297-2257-4. (kontsulta data: 2025-11-19).
  16. «Distraction in our cars: It's not just cell phones» PsycEXTRA Dataset (kontsulta data: 2025-11-19).
  17. «Highly Sensitive Bendable and Foldable Paper Sensors Based on Reduced Graphene Oxide» doi.org (kontsulta data: 2025-11-19).
  18. Kaplan, Dean. (2011). «Samsung Galaxy Tab Application Sketch Book» Samsung Galaxy Tab Application Sketch Book (Apress): 7–160. ISBN 978-1-4302-4227-7. (kontsulta data: 2025-11-19).
  19. Abdul Sukma Wardani; Nur Afifah; Syahbandi; Bintoro Bagus Purmono; Harry Setiawan. (2025-06-24). «Social Media Marketing, Word of Mouth on Purchase Intention on Samsung Galaxy Z Fold 6 Smartphone in Pontianak City, Brand Awareness as an Intervening Variable» International Journal of Asian Business and Management 4 (3): 465–490.  doi:10.55927/ijabm.v4i3.325. ISSN 2964-3651. (kontsulta data: 2025-11-19).
  20. Suber, Peter. (2009-04-30). «Launch of Sci-Mate» doi.org (kontsulta data: 2025-11-19).
  21. Zhuang, George. (2019-07-02). «Huawei Unveils Huawei Mate X Foldable 5G Smartphone» Global Journal of Engineering Sciences 2 (5)  doi:10.33552/gjes.2019.02.000548. ISSN 2641-2039. (kontsulta data: 2025-11-19).
  22. Lanatta Rosas, Nicolas. Lanzamiento en Perú del Samsung Galaxy S9. Universidad de Lima (kontsulta data: 2025-11-20).
  23. (Ingelesez) «Corning Is Developing Gorilla Glass for Foldable Phones» PCMAG 2019-03-06 (kontsulta data: 2025-11-23).
  24. (Ingelesez) Tibken, Shara. «Samsung confirms Z Flip's display really uses glass that's only 30 microns thin» CNET (kontsulta data: 2025-11-23).
  25. (Ingelesez) Welch, Chris. (2020-02-16). «Galaxy Z Flip durability test calls Samsung’s Ultra Thin “Glass” into question» The Verge (kontsulta data: 2025-11-23).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]