Panthera pardus orientalis
| Panthera pardus orientalis | |
|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | |
| Klasea | Mammalia |
| Ordena | Carnivora |
| Familia | Felidae |
| Generoa | Panthera |
| Espeziea | Panthera pardus |
| Azpiespeziea | Panthera pardus orientalis (Schlegel, 1857)
|
| Banaketa mapa | |
Amurreko lehoinabarra (Panthera pardus orientalis) munduko felidorik arraroena gisa deskribatu izan da, baita arrisku larrienean dagoen felidoa ere.
Egun 50-60 ale inguru bizi dira aske basabizitzan, Sijote-Alin erreserban eta Ipar Korea eta Hego Korearen arteko muga armagabetuan. Haien arteko endogamiak arrisku oso larrian jartzen die bizirauteko etorkizuna eta lehoinabar azpiespezie horren kopuruaren bikoitza baino gehiago AEBko eta Europako zoologikoetan dago.
Habitata
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Koreako penintsulan (ale gutxi batzuk) eta Txinako ipar-ekialde zein Errusiako hego-ekialdeko mugetan bizi da, Siberiako taiga hotzenetan. Otso, hartz eta siberiar tigre harrapariekin batera partekatzen du habitata.
Basabizitzako populazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2015eko errolda:
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2015ean eginiko erroldaren bitartez, gutxienez 57 lehoinabar ale zenbatu ziren Errusiako "Lehoinabarraren parke naturala" izeneko erreserban (2012an animalia horren kontserbazio lanak bultzatzeko sortua). Horrek erakusten du bere populazioa bikoiztu egin dela 2007an eginiko aurreko erroldaz geroztik. Errusiakoarekin batera, Txina inguruetan 8-12 ale zenbatu dira, datu oso baikorrak zonalde horretan galdutzat ematen zela kontuan hartzen bada.
Horrek guztiak itxaropen handiak ematen dizkio animalia horren etorkizunari. Baina kontserbaziorako ahalegin eta esfortzu guztiek tinko segitu behar dute, nahiz eta zortzi urtean populazioa bikoiztu den, oso arrisku larrian dagoen felidoa delako oraindik ere (munduko larriena).
2007ko errolda:
[aldatu | aldatu iturburu kodea]7-9 ar
3-7 kumerik gabeko eme
4 kumedun eme
5-6 kume
6-8 zehaztugabeko frogak
Guztira: 25-34
2003-ko errolda:
[aldatu | aldatu iturburu kodea]9 ar
7 kumerik gabeko eme
4-5 kumedun eme
4-5 kume
4 zehaztugabeko ebidentziak
Guztira: 28-30
2000ko errolda:
[aldatu | aldatu iturburu kodea]4-5 ar
8-9 kumerik gabeko eme
1-2 kumedun eme
1-3 kume
Guztira: 22-28
Errolda horiek guztiek populazioaren hazkunde motela baina etengabea erakusten dute 2007. urtera arte; hortik aurrera, hazkundea erabat azkartu zen (agian zerbait ikustekoa du 2012an martxan jarritako kontserbazio plan bereziak, lehoinabarren parke naturala eraiki zenean)
Gatibutasun populazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gatibutasun egoeran, 100-200 ale inguru bizi direla estimatzen da, batzuk naturara itzuli edo birsartzeko programa berezietan.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehoinabar azpiespezie horrek ile oso luzea du espezie bereko gainontzeko azpiespezieekin konparatuta, izan ere, ile puska galanta izan behar du Siberiako taiga hotzari aurre egiteko. Ile horren kolorea eta forma gainontzeko lehoinabarrenaren antzerakoa da, besteek baino kolore argiagoak dituen arren.
Arren bataz besteko pisua 45 kilokoa da, orokorrean 35-65 kg bitarteko. Emeak, felido guztien kasuan bezala, % 30 inguru txikiagoak dira.
Elikadura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Harrapariok beste harrapari boteretsuekin bizi dira, esate baterako, Siberiako tigre, otso taldeak eta hartzak. Hartzak eta tigreak baino txikiagoak (eta beraz ahulagoak) izateaz gain, otsoak ez bezala, izaki bakartiak direnez, gainontzeko harrapariak Amurreko lehoinabarra mendean hartzeko eta uxatzeko gai dira (otso bakartiak izan ezik, lehoinabarraren atzaparretan harrapakin izan baitaiteke).
Lehoinabarrak zerbido ertainak (handiak batzuetan), basurdeak, karraskariak eta hegaztiak ehizatzen ditu elikatzeko.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Amurreko lehoinabarraren kontserbaziorako programa (Ingelesez)