Panton aulkia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Panton aulki bat.

Panton aulkia (danieraz: Pantonstolen) S itxurako plastikozko aulkia da, 1960ko hamarkadan Verner Panton disenatzaileak sortua. Estiloaren aldetik modernismoan oinarritzen da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1960an, Verner Panton arkitekto eta diseinatzaile daniarrak aulki berritzailea diseinatu zuen. Hamar prototipotik gora egin zituen aulkia merkaturatu baino lehen. Lehen bertsioa poliesterrezkoa zen eta bigarrena, iraunkorragoa eta egun oraindik ekoizten dena, poliuretanozkoa[1].

Pieza bakarrean egindako lehenengo aulkia izan zen, baina benetako iraultza material berriak ekarri zuen. Izan ere, sormenaren bideak zabaltzeaz gain, plastikoa erabiltzea kostuak merkatzeko baliabide nagusietakoa bihurtu zen[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Irazustabarrena, Nagore. (2010-05-16). «Panton aulkiak 50 urte bete ditu?» Argia CC-BY-SA lizentzia.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]