Edukira joan

Paola Damonti

Wikipedia, Entziklopedia askea
Paola Damonti
Bizitza
JaiotzaMilan, 1984 (39/40 urte)
Herrialdea Italia
BizilekuaIruñea
Lehen hizkuntzaitaliera
Hezkuntza
HeziketaMilango Unibertsitatea
Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Hezkuntza-mailadoktoretza
Hizkuntzakitaliera
gaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakgizarte-langilea eta ikertzailea

Paola Serena Damonti (Milan, Italia, 1984) italiar ikertzailea eta ekintzaile feminista da.[1] Genero eta indarkeria gaietan aditua da.[2][3]

Zientzia Politikoetan eta Nazioarteko Harremanetan lizentziatu zen Milango Unibertsitatean. Ondoren, Iruñean jarraitu zituen ikasketak. Han Gizabanako, Familia eta Taldeekiko Esku-hartze Sozialean master titulua lortu zuen Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Ondoren, 2017an, Esku-hartze Sozial eta Ongizate-estatuan doktoratu zen unibertsitate berean Violencia de género en la pareja y exclusión social Los efectos de la intersección entre diferentes estructuras de desigualdad (euskaraz: Genero-indarkeria bikotean eta gizarte-bazterkeria. Desberdintasun-egitura ezberdinen arteko elkargunearen ondorioak) izenburuko doktore-tesiarekin.[4][2]

2020ko urtearen amaieran lehenengo liburua argitaratu zuen Katakrak argitaletxearekin: La brecha orgásmica (euskaraz: Orgasmo arrakala). iburua argitaratu zuen Katakrak argitaletxearekin. Saiakera formatuan idatzita, liburuak orgasmoaz eta genero-arrakalaz dihardu dago.[2]

Izenburu bereko hitzaldia debekatu zuen Iruñeko Udalak, Vox alderdiak sare sozialetan salatu ondoren. [5][6]. Azkenean, baina, Katakrak-en bertan izan zen zentsuratutako hitzaldia.[7] Horrez gain, Nafarroako hainbat tokitan ere Paolaren hitzaldia antolatu da.

Euskaraz mintzatzen da, Iruñerriko AEKn ibilitakoa.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]