Paolo Ruffini

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Paolo Ruffini

Paolo Ruffini (Valentano, 1765eko irailaren 22a-Modena, 1822ko maiatzaren 10a), matematikari italiarrak, bere izena daraman erregela asmatu zuen Polinomioak zatitzeko eta lau baino maila handiagoko ekuazioak ezin direla errotzaileen bidez ebatzi frogatu zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Paolo Ruffini 1765eko irailaren 22an jaio zen Valentanon.

Filosofia eta literaturaz gain, medikuntza ere ikasi zuen eta, ikasketa hauek amaitzean, matematika ikasteari ekin zion. 1788an, graduatu zen unibertsitatean eta Modenako Unibertsitaterako irakasle izateko postu bat eskuratu zuen (Cassiani irakaslearen lanpostu hutsa beteaz).

Hiriko eskola militarreko Analisiaren katedra ere lortu zuen, baina bizitza publikoari eta ikerketei uko egin beharrean izan zen Napoleon Bonaparteren Errepublika Zisalpetarrari (Lonbardia, Emilia, Modena eta Boloniaz osatua dagoenari) ez ziolako fideltasuna zin egin. Hala ere, 1814an, austriar tropek lanpostua itzuliko zioten eta, ez hori bakarrik, unibertsitateko errektore eta medikuntza kliniko, medikuntza praktiko eta matematika aplikatuen katedradun ere izendatu baitzuten.

Legebiltzarrerako hautatua izan zen.

1817 eta 1818 bitartean izurritea izan zen eta Paolok tifusaren inguruko ikerketak egiteari eman zion.

1822ko maiatzaren 9an hil zen Modenan.

Matematikari egindako ekarpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1809an, Ruffiniren erregela asmatu zuen. Matematikan, Ruffiniren erregela polinomio bat x-r erako binomio batez zatitzea egiten duen algoritmo bat da. Polinomio baten erroak kalkulatzeko erabil daiteke.

Lagrange eta beste garaiko matematikari batzuekin liskar ugari izan zituen eta Niels Henrik Abel matematikari norvegiarrak zuzendu zuen berak hasitako lan hura, baina gaurko matematikak ezin du bere izena ahaztu: Permutazio-finituaren sistematika ikertu zuen, gero Galoisek garaturako taldeen teoriari aurre hartu zion, elementu baten ordenaren, konjugazioaren, taldeen permutazioaren deskonposizio ziklikoaren eta primitiboen ideiak barneratu zituen; pentagono baten ertzen mugaketa, 234 zirkunferentziaren bitartez (1823), ekuazioen oinarriaren kalkulu hurbilduaren erregela aurkitu eta formulatu zuen (1814), Abel-Ruffiniren Teorema, Caín-Ruffiniren Teorema...

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Targa a Paolo Ruffini.jpg
  • 1799: La teoria generale delle equazioni in cui è provato che la soluzione algebrica di equazioni di grado maggiore di 4 è impossibile
  • 1802: Riflessioni intorno alla rettificazione ed alla quadratura del circulo
  • 1802: Della soluzione delle equazioni algebraiche determinata partocolari di grado sup. al 4º
  • 1804: Sopra la determinazione delle radici nelle equazioni numeriche di qualunque grado
  • 1806: Della immortalità dell’anima
  • 1807: Algebra elementare
  • 1820: Memoria sul tifo contagioso
  • 1821: Riflessioni critiche sopra il saggio filosofico intorno alle probabilità del signor conte Laplace
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Paolo Ruffini Aldatu lotura Wikidatan