Papahānaumokuākea Itsas Monumentu Nazionala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Papahānaumokuākea Itsas Monumentu Nazionala
Sanc1404 - Flickr - NOAA Photo Library.jpg
KokalekuaHonolulu konderria, territorial waters of the United States (en) Itzuli, Exclusive economic zone of the United States (en) Itzuli eta Ameriketako Estatu Batuetako itsasoz haraindiko uharteak, Ameriketako Estatu Batuak
Koordenatuak25°42′N 171°44′W / 25.7°N 171.73°W / 25.7; -171.7325°42′N 171°44′W / 25.7°N 171.73°W / 25.7; -171.73
Papahānaumokuākea Itsas Monumentu Nazionala is located in Ameriketako Estatu Batuak
Papahānaumokuākea Itsas Monumentu Nazionala
Papahānaumokuākea Itsas Monumentu Nazionala
Papahānaumokuākea Itsas Monumentu Nazionala (Ameriketako Estatu Batuak)
Azalera1.508.870 km², 582.578 mi² eta 36.207.499 ha
IzendapenaMonumentu Nazionala eta marine protected area (en) Itzuli
IUCNren babesaI.a maila: erreserba natural oso
Sorrera6-06-15
AdministratzaileaUnited States Fish and Wildlife Service (en) Itzuli, Ozeano eta Atmosferaren Administrazio Nazionala, Hawai'i Department of Land and Natural Resources (en) Itzuli eta Office of Hawaiian Affairs (en) Itzuli
Webguneahttp://www.papahanaumokuakea.gov/about/welcome.html

Papahānaumokuākea Itsas Monumentu Nazionala Hawaiiko Artxipelagoko Ipar-mendebaldeko Uharteetan dagoen itsas eremu babestua da. Munduko itsas eremu babestu handiena da.[1] Hawaiiko hizkuntzan duen izena, Papahānaumokuākea, estatu horretako biztanleek aukeratua, Hawaiiko uharteen agerpenarekin lotutako tradizioei eta mitoekin lotuta dago. Herri-tradizioen arabera, Papahnaumoku uhartez erditu zen jainkosa da, eta haren senarra Wakea izan zen. Estatu Batuetako Good Morning America telebista-programak eta USA Today egunkariak "Munduko zazpi mirari berrietako" bat izendatu zuten.

Eremu babestua 7000 espezie ingururentzako habitat naturala da, horietatik laurdena endemikoak dira. Hauek dira aipagarrienak: dortoka berdea eta Hawaiiko itsas txakur fraidea, galtzeko zorian dauden espezieak, Telespiza cantans, Telespiza ultima, Acrocephalus familiaris, Laysan ahatea edo Laysaneko albatrosak bezalako itsas hegaztiak, landare-espezie ugari (pritchardia barne) eta artropodo-espezie asko. NOAAko Itsas Arrantzako Zerbitzu Nazionalaren arabera (NOAA National Marine Fisheries Service), otarrain arantzadunen populazioak ez ziren berreskuratu beren ekosistemako aldaketa ozeanografikoetatik, eta Ipar Pazifikoan eragina izan zuten 1980ko hamarkadaren amaieran eta 1990aren hasieran; izan ere, horrek beste espezie batzuen populazioa murriztu du, itsas hegaztiak eta itsas-txakurrak barne. 2005ean monumentu izendatu zutenean, arrantza komertziala 2011n amaitu behar zen. Turismo-leku gisa sustatuko da eremuan, eta bisitariek urpean igeri egiteko eta antzeko jarduerak egiteko aukera izango dute.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Guinness World Records 2013 (en español). Según se cita en la pág. 41

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]