Paper-kromatografia

Paper-kromatografia nahaste kimikoak aztertzeko eta bereizteko teknika da, lagin ezezagunaren osagaiek disolbatzailearen laguntzaz (fase mugikorra) paperean (fase geldikorra) absorbatuz hartzen duten egiten duten ibilbidean oinarritzen dena.[1]
Fase geldikorra iragazki-paperezko zerrenda bat besterik ez da. Lagina mutur batean jartzen da, disoluzioaren tanta txikiak jarriz eta disolbatzailea lurrunduz. Gero, fase mugikor gisa erabilitako disolbatzailea kapilaritatez igoarazten da. Paper-zerrenda bertikalki jartzen da eta fase mugikorra duen ontzi baten barruan lagina duen muturra behean paratzen delarik lagina disolbatzailea zuzenean ukitu barik.
Minutu batzuk pasatakoan, disolbatzaileak igotzeari uzten dionean edo muturrera iritsi denean, papera kendu eta lehortzen uzten da. Aukeratutako disolbatzailea egokia izan bada eta substantziek berezko kolorea badute, kolore desberdineko orbanak bereizi egingo dira. Osagaiek berezko kolorerik ez dutenean, paperari errebelatze-prozesuak egiten zaizkio. Errebelatzeko substantzia bat gehitzen zaio laginari kolorea emango diona edo fluoreszentea dena UVz ikusi ahal izateko. Laginari kolorea emateko iodoa, bromokresol berdea eta laginarekin erreakzionatzen duten beste sustantzia batzuk baliatzen dira errebelatzaile moduan.
Zenbait faktoreren araberakoa da kromolitografia eraginkorra: disolbatzailearen aukeraketa eta iragazki-paperarena, hain justu.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Paper-kromatografia. Zientzia eta teknologia hiztegi entziklopedikoa. Elhuyar fundazioa.