Papua Ginea Berriko Liburutegi Nazionala
Itxura
| Papua Ginea Berriko Liburutegi Nazionala | |
|---|---|
| Datuak | |
| Mota | liburutegi nazionala |
| Herrialdea | Papua Ginea Berria |
| Agintea | |
| Egoitza nagusi | |
| Historia | |
| Sorrera | 1975 |
Papua Ginea Berriko Liburutegi Nazionala (ingelesez: National Library of Papua New Guinea) Papua Ginea Berriko Port Moresby hiriburuan dagoen liburutegi nazionala da.[1]
Liburutegi Zerbitzu Nazionalaren sorrera 1975eko urtarrilean onartu zuen Papua Ginea Berriko gobernuak. Eraikin berria 1978ko urriaren 30ean inauguratu zen, Papua Ginea Berriak Australiatik independentzia lortu eta hiru urtera. Eraikuntza Australiako gobernuak ordaindu zuen «Papua Ginea Berriko gobernu eta herriarentzako opari» gisa.[1]
Liburutegi Nazionalak 56.000 agiri inguru ditu, besteak beste, liburuak, filmak eta bideoak, baita mapak, grafikoak, argazkiak eta mikrofilmak ere.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Ingelesez) Chandler, G. (1979). «The Papua New Guinea National Library» International Library Review 11: 313-319. (kontsulta data: 2025-09-06).
- ↑ (Ingelesez) «National Library still under lock and key» Post Courier 2024-09-02 (kontsulta data: 2025-09-06).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |