Paquita Ors
| Paquita Ors | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Valentzia, 1928ko otsailaren 18a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | 2025eko urtarrilaren 10a (96 urte) |
| Familia | |
| Haurrideak | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Granadako Unibertsitatea |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | farmazialaria eta enpresaburua |
Francisca Ors Jarrín, ezagunagoa Paquita Ors izenez (Valentzia, 1928ko otsailaren 18a – ibidem, 2025eko urtarrilaren 10a) valentziar enpresaburua eta farmazialaria izan zen, kosmetikaren aitzindaria Espainian.[1][2]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Amak Granadara bidali zuen ikastera neba Francisco Orsekin, lagun egin ziezaion.[3] Granadako Unibertsitatean lizentziatu zen Farmazian, Landare Printzipio Aktiboen espezialitatean.[4] Hantxe ezagutu zuen Julio Palazón, Aragoikoa, laborategi bat zuzentzen zuena, eta harexekin ezkondu zen.
Lan ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Valentziako baratzeko landareetan oinarritutako produktu batzuk garatu zituen, landa-jendeak, Albuferako arrantzaleek eta ontzioletako langileek larruazalean jasaten zuten narritadura aztertu ostean. Haientzako produktu eskuragarriak izatea nahi zuen.[2]
Bere seme Jeronimo adin nagusikoa zenean, Ors senarragandik banandu eta bere farmazia propioa muntatu zuen 50eko hamarkadaren bukaeran, non sexu heziketa ikastaroak ematen zituen.[4][3][5] Zaragozara joan zen 60ko hamarkadaren hasieran. 1988an, Cosmética Paquita Ors sortu zuen, kosmetikaren munduari zorroztasuna eta seriotasuna emateko bokazioarekin sortu zen enpresa, eta aldi berean, publiko zabalari maila goreneko kosmetika "sozializatzen" ahalegindu zen.
Laurogeiko hamarkadaren bukaeran, irudi-aholkulari gisa lan handia egiten hasi zen, eta politika- eta enpresa-munduko nazio mailako pertsona garrantzitsuak eraman zituen. Lan horretan, azalaren zainketari eta komunikabideei buruz zituen ezagutza sakonak aprobetxatu zituen.[6]
Urtebetez, kosmetika-programa propioa aurkeztu zuen TVE1 katean, eta audientzia-arrakasta handia izan zuen.[7]
Ors askotan aritu zen lankidetzan hainbat komunikabidetan, kosmetikako ezagutzak eta larruazalaren osasunaren alderdirik garrantzitsuenak zabaltzen.
700 formula magistral baino gehiagoren sortzailea izan zen eta 89 urte arte egon zen jardunean.[2][8][9] Sortu zuen enpresak hainbat denda ditu Madrilen, Valentzian, Bartzelonan eta Zaragozan, bere filosofia humanista eta zientifikoa garatzen dutenak.[10][11]
Aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2001ean Zaragozako Farmazialarien Elkargo Ofizialak Ohorezko Farmazialari izendatu zuen.
- 2003an Aragoiko Gobernuak Meritu Profesionalaren Domina eman zion, enpresa-lidergoarengatik eta kosmetikaren alorrean egindako ekarpenengatik.[12]
- 2011n, Farmazialarien Elkargo Ofizialen Kontseilu Nagusiak bere Domina eman zion, farmazia-ogibidearen Espainiako sari gorena.[13]
- 2011n La Sabina Iritzi Klubak Urrezko Sabina saria eman zion, emakumeen eskubideen alde egindako ibilbidearengatik eta emakumea esparru zientifiko eta profesionaletan sartzeagatik.[14]
- 2024an, zientzian eta teknologian Espainian eragin handiena duten 25 pertsonen zerrendan sartu zuten.[15][16]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Aragón, Heraldo de. (2025-01-10). «Muere Paquita Ors, pionera de la farmacia y la cosmética en España» heraldo.es.
- ↑ a b c «Paquita Ors, la farmacéutica feminista que hacía cremas para "criadas y señoras"» ELMUNDO 2023-04-21.
- ↑ a b Vaquero, Natalia. (2023-04-10). «Esta es la solución de Paquita Ors contra el envejecimiento» elperiodico.
- ↑ a b SER, Cadena. (2018-03-15). «Paquita Ors, Medalla al Mérito Profesional» cadena SER.
- ↑ CARCHANO, MARÍA JOSÉ. (2017-04-25). ««Mi marido me tenía celos porque yo vendía más que él»» Las Provincias.
- ↑ SER, Cadena. (2018-03-15). «Paquita Ors, Medalla al Mérito Profesional» Cadena SER.
- ↑ Villalvilla, Por Elena L.. (2025-01-10). «Muere Paquita Ors, la farmacéutica revolucionaria del mundo de la cosmética en España» infobae.
- ↑ «Cosméticos Paquita Ors, la empresa de belleza que nunca necesitó publicidad» EXPANSION 2023-03-24.
- ↑ Cubells, Mariola. (2012-07-29). «Paquita Ors, belleza de oficio» El País.
- ↑ Ballano, Elena R.. (2011-12-07). «Paquita Ors, cosméticos para criadas y señoras» vanitatis.elconfidencial.com.
- ↑ «Tienda on-line de Cosméticos Paquita Ors - Especialistas en cosmética.» Cosméticos Paquita Ors SL.
- ↑ Boletín Oficial de Aragón de 16 de abril de 2003.. .
- ↑ Farmacéuticos, Consejo General de Colegios. PREMIOS PANORAMA Y MEDALLAS DEL CONSEJO 2011 - Farmacéuticos. .
- ↑ «´Sabinas´ de oro y de plata a Paquita Ors y Laura Pérez Soria» El Periódico de Aragón 2011-06-24.
- ↑ 20minutos. (2024-12-17). «Paquita Ors, entre las 25 personas más influyentes de España en ciencia y tecnología» www.20minutos.es - Últimas Noticias.
- ↑ Aragón, Heraldo de. (2024-12-17). «Paquita Ors, entre las 25 personas más influyentes de España en ciencia y tecnología» heraldo.es.