Parabellum (musika taldea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Parabellum
Datuak
Jatorria Barakaldo
Musika mota Punk-Rock
Urteak 1985 - 1998
Produkzioa
Diskoetxea(k) Discos Suicidas
Gor
Zero Records
Taldekideak
Juan Carlos Lera
Lino Prieto
Josu Korkostegi
Txetxu Martínez
Informazio gehigarria
MusicBrainz 0136a710-edd1-49f5-8f09-a7b66bd373bd

Parabellum Barakaldon sortutako Punk-Rock taldea da eta Juan Carlos Lera, Lino Prieto, Josu Korkostegi eta Txetxu Martínezek osatzen dute.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beren lehen kontzertua, Barakaldon eman zuten 1985ean eta bi urte geroago, 1987an, beren lehen diskoa kaleratu zuten, "No hay opcion" izenekoa. Geroago, Suitzatik kontzertuak ematen ari zirela, haien bigarren diskoa grabatu zuten, "Bronka en el bar" izenekoa. Honekin arrakasta handia izan zuten eta ezagunak izaten hasi ziren. Taldearen momenturik onenak izan ziren eta hori aprobetxatzeko, "Envenenado" izeneko bideoa grabatu zuten 1992an.

Geroago, beste disko bat atera zuten kalera, "Hace falta?" izenekoa. Haien unerik handiena zen eta abesti batzuek fama itzela lortu zuten, adibidez "La locura" izenekoak, hau, Euskadi Gazteako Top Gaztean lehenengo postuan egon zen 6 astez. 1994ean, "Txarriboda" izeneko diskoa argitaratu zuten. Honek ez zuen aurrekoak bezain harrera hona izan baina hala ere taldeak arrakastarekin jarraitu zuen.

3 urte geroago, taldeak, Espainia osora jauzia eman nahi izan zuen eta horretarako, "Zero records"ek fitxatu zuen. Diskoetxe berri honekin, "Adelante sin cabeza" izeneko diskoa kaleratu zuten eta oso kritika onak jaso zituen. Hala ere, egoera politikoa ez zen batere ona eta bolada txarra ari zen pasatzen. Espainiako komunikabideek, boikotarekin jarraitzen dute eta nahiz eta kontzertu nahiko arrakastatsuak ematen jarraitu, taldearen promozioa gero eta zailagoa egiten da. Horrek, Txetxu eta Lerak taldea uztea ekarri zuen 1998an.

Orduan taldean eten unea egin eta Josu eta Lino, beste talde batzuetan hasi ziren, hala nola, "Serie Z", "MCD", "Segismundo Toxicomano"...

Bost urte geroago, Josuk, Linok eta Lerak, berriro elkartzea proposatu zuten garai zaharrak gogoratzeko. Nahiz eta Txetxuren falta izan, Pedrok hartu zuen bere lekua eta horrela zuzeneko bat eskaini zuten lehenago ikusi zutenek gaztetzeko eta ikusi ez dutenek aukera izan zezaten.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tributoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2006an Santo Grial disketxeak Tributo a Parabellum diska kaleratu zuen. Bertan 17 taldek Parabellumen kanten bertsioak egin zituzten eta Parabellum berak abesti berri bat atera zuen, Barakaldo. CD-az gain DVD bat ere bazekarren Parabellumen historiako argazkiak, bideoklipak, elkarrizketak eta abar zituena.

Kanpo, loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantzian ere bada Parabellum izenako musika taldea, punk-rock musika egiten dutena. Talde hau 1983an sortu zen eta 1991an banandu, nahiz eta 1998an berriz elkartu.