Paradisu berreskuratua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Paradise Regained» orritik birbideratua)
Paradisu berreskuratua
Jatorria
Egilea(k)John Milton
Argitaratze-data1671
IzenburuaParadise Regain’d
Jatorrizko herrialdeaIngalaterrako Erresuma
OCLC228732398
Ezaugarriak
Genero artistikoaepopeia
Hizkuntzaingeles moderno goiztiarra eta ingelesa
Egile-eskubideakjabetza publiko eta jabetza publiko
Deskribapena
OinarrituaEbanjelioa Lukasen arabera
Fikzioa
kronologia
Paradisu galdua Paradisu berreskuratua

Paradisu berreskuratua (ingelesez: Paradise Regained) John Milton idazle ingelesak 1671an idatzi zuen poema epikoa da. Miltonen aurreko lana Paradisu galdua izan zen eta harekin lotuta dago nolabait nahiz eta harekin desberdintasun handiak izan. Aurrekoa bezala gai teologikoak lantzen ditu baina oraingoan Jesu Kristoren pertsonan zentratuz.[1]

Gaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburu honetan Miltonek Jesusek basamortuan paraitu zituen tentazioak azaltzen ditu. Milton ustez, Adam eta Ebaren erorketaren ondoren, logikoa zen Jesusen erresistentzia Satanen tentazioen aurrean azaltzea; haren ustez, modu horretaz, Adam eta Ebak galdu zuten paradisua berreskuratu zen.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aipatu den moduan poema hau ez da Paradisu galduaren jarraipena eta, horregatik, bere estiloa oso desberdina da. 2.069 lerro ditu poemak, lau liburutan antolatuta, horretarako pentametriko metodoa erabiliz. Poemak Lukasen Ebanjelioa jarraitzen du, nolabait irudiak eta apaingarriak zabalduz. Aipatutako Ebanjelioaren arabera liburuaren ordena hauxe da:

  • I. liburua: Gosearen tentazioa
  • II. eta III. liburua: jatunkeria, aberastasuna eta boterea
  • IV. liburua: Satanek Jesu Kristori Jaungoikoari tentatzeko gonbitea egiten dio, tenplu gainetik bere burua botatzen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]