Pararge aegeria
| Pararge aegeria | |
|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | |
| Erreinua | Animalia |
| Filuma | Arthropoda |
| Klasea | Insecta |
| Ordena | Lepidoptera |
| Familia | Nymphalidae |
| Leinua | Satyrini |
| Generoa | Pararge |
| Espeziea | Pararge aegeria Linnaeus, 1758 |
| Datu orokorrak | |
| Ostalaria | Alka-belar, Brachypodium sylvaticum, Holcus lanatus, Askimotz, Melica nutans, Agropyron, Hordeum, Poa annua, Larre-olo, Oryzopsis miliacea, Poa trivialis eta Melica uniflora |
Pararge aegeria Nymphalidae familiako tximeleta espezie bat da. Eskualde paleartikoko basoetako mugetan aurkitu ohi den espeziea da[1]. Hainbat subespezie ditu, eta bakoitzak dituen koloreak desberdinak dira. Atzealdeko kolorea marroitik laranjara doa, eta dituen pinportak horiak, zuriak edo laranjak izan ohi dira.
Hainbat landare belarkara jaten ditu. Arrek lurralde defentsa edo patruila egin ohi dute, bata edo bestea, egoera ekologikoaren arabera aldatzen den portaera[2][3]. Emeek aukeratzen dute zein portaera duen arrarekin ernalduko diren[4].
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gainaldea marroi kolorekoa, makula laranja-koloreak, ozelo bat muturrean eta ozelo sorta bat atzeko posdiskalean. Azpialdeak kolorazio marroia du, trazu oso ahulekin atzeko hegaletan; ozeloek gainaldeko kokapen bera dute.[5]
Biologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hilabete beroetan ondoz ondoko hiru belaunaldi ditu. Helduak martxo-azaro bitartean ikus daitezke.


Landare elikagarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beldarrak zenbait genero belarkaraz elikatzen dira, Carex, Agrostis, Avena, Arrhenatherum, Brachypodium, Calamagrostis, Dactylis, Deschampsia, Elytrigia, Festuca, Glyceria eta Holcus adibidez.
Habitata
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tximeleta hau beti tamaina bateko zuhaitz edo zuhaixken babesean aurkitzen da, honen itzalpean gordetzen baita. Ia edozein garaieratan ikus daiteke, nahiz eta hezetasun apur bat beharrezkoa duen.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Afrikako iparraldetik, Europa gehienean zehar, Asia Txiki eta Uraletaraino. Iberiar Penintsula eta Euskal Herri osoan zabaldurik dago.
Bizi-zikloa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arrautzak belar- landare anfitrioietan uzten ditu. Beldarra berdea da, isats bikoitz txiki batekin, eta krisalida (pupa) berdea edo marroi iluna. Espezieak erabat bananduta dauden bi garapen-etapa desberdinetan jasan dezake negua, pupa-fasean zein erdi-hazitako larba-fasean. Abantaila honek urtean hainbat helduen hegaldiren eredu konplexua ematen dio.


Kontserbazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gure lurraldeko ropalozero ohikoenetako bat da. Ia edozein leku eta garaitan ikus daiteke. Ez dago arriskuan.
Nola ezagutu?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lasiommata megerarekin nahasten erraza da. Beste ezaugarri batzuen artean, atzeko hegaletan ertz uhindua eta azpialdeko diseinua ditu espezie honek bereizgarri, asken hori L. megerarenak baino askoz xumeagoa izanik.
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Weingartner, Elisabet; Wahlberg, Niklas; Nylin, SöRen. (2006-10). «Speciation in Pararge (Satyrinae: Nymphalidae) butterflies – North Africa is the source of ancestral populations of all Pararge species» Systematic Entomology 31 (4): 621–632. doi:. ISSN 0307-6970. (kontsulta data: 2024-10-14).
- ↑ Shreeve, T. G.. (1987-06-01). «The mate location behaviour of the male speckled wood butterfly, Pararge aegeria, and the effect of phenotypic differences in hind-wing spotting» Animal Behaviour 35 (3): 682–690. doi:. ISSN 0003-3472. (kontsulta data: 2024-10-14).
- ↑ Wickman, Per-Olof; Wiklund, Christer. (1983-11-01). «Territorial defence and its seasonal decline in the speckled wood butterfly (Pararge aegeria)» Animal Behaviour 31 (4): 1206–1216. doi:. ISSN 0003-3472. (kontsulta data: 2024-10-14).
- ↑ (Ingelesez) Gotthard, Karl; Nylin, Sören; Wiklund, Christer. (1999-05-01). «Mating system evolution in response to search costs in the speckled wood butterfly, Pararge aegeria» Behavioral Ecology and Sociobiology 45 (6): 424–429. doi:. ISSN 1432-0762. (kontsulta data: 2024-10-14).
- ↑ Yeray Monasterio León y Ruth Escobés Jimenez. (2017). Euskadiko eguneko tximeletak. Euskal Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitsu Nagusia, 240 or. ISBN 978-84-457-3421-6..