Paratohormona

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
PTH
Proteinak kodetzen dituen genea
Identifikadoreak
 Homologene: 266 Genenames: PTH Ensemble: ENSG00000152266
Taxoia Homo sapiens
Kokapena
Kromosoma human chromosome 11 Itzuli
Ideogram human chromosome 11.svg
Kokapen zitogenetikoa 11p15.3
Hasiera 13513602 bp[1]
Amaiera 13496181 bp[2]
kokapena
Transkripzioak
RNA ID NM_000315 eta NM_001316352
Ensembl ENST00000529816
ENST00000282091
Beste espezieetan
Sagu arruntPth Itzuli
Arratoi arruntPth Itzuli
Gene-adierazpen eredua
PBB GE PTH 206977 at fs.png
Ontologia
Kodetzen du Paratohormona
Funtzio-molekularrak
Osagai-zelularra
Prozesu-biologikoak

Paratohormona (PTH) paratiroide guruinak odoleko kaltzio eta fosfato kontzentrazioak erregulatzeko jariatzen duen hormona da. Bere jariaketarako oinarrizko estimulua odoleko kaltzio kontzentrazioa da.

Hormona honen ezinbestekoa funtzioa, odoleko kaltzioa igo eta fosfatoa jaistea da. Hori gertatuko ez balitz, beraien kontzentrazioak saturazio mailatik hurbil geratuko lirateke eta kaltzio-fosfato eran metatuko lirateke hezurretan, kristalak sortuz. Orduan ez kaltzioa eta ez fosfatoa ez lirateke odolera berreskuragarriak izango.

Odoleko kaltzio kontzentrazio jaitsierak paratiroidea estimulatzen du eta paratohormona jariatzen hasten da hau. Ondoko eraginak izango ditu hormonak:

  • Giltzurrunean kaltzio birxurgapena areagotu eta fosfatoarena jaitsi egiten da. D3 bitamina aktibatuaren sintesia ere eragiten du.
  • Hezurretan osteoklastoak aktibatu eta osteoblastoak inhibitzen ditu, horrela kaltzioa eta fosfatoa odolera askatzen dira. Funtzio hau D3 bitamina aktibatuak ere bultzatzen du.
  • D3 bitamina aktibatuaren eraginez hestean kaltzioaren xurgapena ematen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]