Hezur parietal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Parietal hezur» orritik birbideratua)
Pareta hezur
Giza buru-hezurra, paritalean tiro bat duena Irudi gehiago
Hezur parietalaren kokapena (berdez)
Xehetasunak
Honen parteBurezurra
Kalota
Neurokranioa
desmocranium (en) Itzuli
Konponenteakinternal surface of parietal bone (en) Itzuli
external surface of parietal bone (en) Itzuli
occipital border of parietal bone (en) Itzuli
squamosal border of parietal bone (en) Itzuli
sagittal border of parietal bone (en) Itzuli
frontal border of parietal bone (en) Itzuli
frontal angle of parietal bone (en) Itzuli
occipital angle of parietal bone (en) Itzuli
sphenoid angle of parietal bone (en) Itzuli
mastoid angle of parietal bone (en) Itzuli
Parietal foramen (en) Itzuli
Identifikadoreak
LatinezOs parietale
MeSHA02.835.232.781.651
TAA02.1.02.001
FMA9613
Terminologia anatomikoa

Pareta hezurra garezur gangaren goi-alboa osatzen duen lauki itxurako hezur bikoitia da. Beste pareta hezurrarekin jostura sagital edo gezi josturaren bidez lotzen da. Lotune horren inguruan hainbat pareta zulotxo kokatzen dira.

Gainera, lau ertz eta lau angelu ditu. Lau ertzek aldameneko hezurraren izena hartzen dute.

Bestalde, bi aurpegi ditu; barnealdekoa (endokraniala) ahurra da eta kanpoaldekoa (exokraniala) ganbila. Kanpoaldeko ikuspegian erdialdean dagoen eskualdeari pareta-tuberositatea deritzo.

Beste pareta hezurrarekin lotzeaz gain, bekoki-hezur, loki-hezurraren ezkata, esfenoidearen hegal-nagusiekin eta garondo-hezurrarekin giltzatzen da.

Deskribapen anatomikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pareta hezurrark bi aurpegi, lau ertz eta hauetako bakoitzaren angelu bat ditu.

Aurpegi exokraniala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Goiko loki lerroa: loki faszia edo aponeurosi ezartzeko.
  • Beheko loki lerroa: loki giharra bertan ezartzen da.
  • Pareta tuberositatea.
  • Pareta zuloa: nondik Santorini zain mezularia pasatzen den.
Aurpegi exokraniala

Aurpegi endokraniala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurpegi endokraniala

Ertzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

4 ertz deskribatzen dira:

  • Gezi ertza: bi parietaletako artikulazioak joskura sagitala edo gezi joskura sortzen du (parietalarteko edo parietoparietal artikulazioa).
  • Beheko ezkata ertza: loki hezurraren ezkatarekin lotzen da.
  • Bekoki ertza: frontalarekin artikulatzen da lotura frontoparietala edo koroala eratuz.
  • Garondo ertza: okzipitalaren ezkatarekin elkartzen da lotura parietokzipitala edo lambdoidea eratuz (lambda hizki greziarraren forma baitu.)

Angeluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

4 angelu deskribatzen dira:

  • Aurregoialdeko angelua edo frontalak, lotura sagital eta koroalaren elkarketa adierazten du. Bregma da angelu honen gainean dagoen puntu kraniometrikoaren izena.
  • Atzegoialdeko angelua edo okzipitalak lotura sagital eta lambdoideoaren elkarketa adierazten du. Angelu honen gainean dago lambda puntu kraniometrikoa
  • Aurrebehealdeko angelua edo esfenoidala. Pterion puntu kraniometrikoa
  • Atzebehealdeko angelua edo mastoideoa. Asterion puntu kraniometrikoa

Hezurtzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hezur parietal bakoitza haurdunaldiaren bigarren hilabetean fetuan garatzen den primordio mesenkimal zuntztsu bakar baten hezurtze endomintztsuaz osatua dago. Azkenik, erdiko ehun esponjotsuzko zati bat estaltzen duten hezur ehun trinkozko bi geruza lortuz.

Artikulazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hezur parietala, sinfibrosi bidez garezurreko beste hezur batzuekin artikulatzen da.

Gihar ezarpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Patologiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hezur parietalaren sarkoma osteogeniko osteoblastikoa.[1][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neoplasia gaiztoa, non zelula mesenkimatosoek (osteoblastoek) osteoide heldugabea edo hezur heldugabea sortzen duten. Sarkoma osteogenikoa hezurren neoplasia gaizto primarioen artean ohikoena da (%20). Gehien bat hezur luzeetan ematen da, baina kasu batzutan pareta bezalako garondo hezurretan manifesta daiteke. Ohikoagoa da 10-20 urte artean eta gizonezkoetan ematea. Etiologia ezezaguna izan arren, neoplasia hau pairatzeko arrisku faktoreak erradiazioaren esposizioa, trauma kranealak eta Paget gaixotasuna dela ikusi da.

Garezur gangaren hezur lauetako mintz-zatian sortzen dira, hau da zaila da garezur oinaldean holako osteosarkomak aurkitzea, bada bertan hezurtzapen endokondrada egiten da, hots hezurra kartilagotik formatzen da.

Tratamendua kirujia izango litzateke, baina gehienetan pronostikoa ez da oso ona izaten, izan ere sarkoma berragertzeko aukerak %80koak dira, kimioterapia eta erradioteraapia aplikatu arren.

Foramina parietala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parieta-foramina handitua (FPA), soilik parieta-foramina ere deitua, garapenaren nahasmendu bat da, eta hezur parietalen mintz barneko osifikazioan tamaina aldakorreko akatsak ditu. Asintomatikoa izan daiteke, baina sintyomatologiari dagokionez zefaleak, goragaleak, adimen-desgaitasuna edo bestelakoak eragin ditzake.

Denbora igaro ahala hezur parietalek txikitzeko joera edukitzen dute. Gaixotasun oso arraroa da, izan ere ume batek jasaten du jaiotzen diren 15000-25000 umekiko. Gaixotasuna genetikoa da eta bi gene desberdinen mutazioaren ondorioz sortu daiteke. Alde batetik hamaikagarren  kromosomako beso luzean kokatutako ALX4 genearen mutazioaren ondorioz eta bestetik, bosgarren kromosoman beso luzean kokatutako MSX2 genearen mutazioaren ondorioz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. [https://www.medigraphic.com/pdfs/h-gral/hg-2007/hg073f.pdf Sarcoma osteogénico osteoblástico de hueso parietal. Presentación de un caso.. ] REVISTA MEDICA DEL HOSPITAL GENERAL DE MEXICO, S.S.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]