Paris Saint-Germain FC (emakumezkoak)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Paris Saint-Germain Féminines
Sorrera 1991
Futbol zelaia Stade Sébastien Charléty
(edukiera: 20.000 lagun)
Presidentea Qatar Nasser Al-Khelaifi
Entrenatzailea Bretainia Patrice Lair
Liga Frantziako Liga
2016-17 3.a
Webgunea www.www.psg.fr
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
2014-15 denboraldiko taldea.

Paris Saint-Germain Féminines Paris Saint-Germain FC futbol taldearen emakumezkoen futbol taldea da. Frantziako talde indartsuenetakoa den arren ez du oraindik ligarik irabazi.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Paris Saint-Germain taldearen emakumezkoen atala 1991an sortu zen eta lehenengo urteetan lehen maila eta bigarren mailaren artean ibili zen. 2001ean maila gorenera igo eta ordutik bertan ari da.

Gaur egun Olympique Lyonnais-en ondoren Frantziako talderik indartsuena da, azken lau urteetan ligan bigarren egin baitu. Ez du ordea ligarik irabazi. 2015ean Txapeldunen Ligako finala jokatu zuen baina FFC Frankfurt taldeak 2-1 emaitzaz garaitu zuen. 2017an berriz jokatu zuen finala baina 0-0 egin ondoren Olympique Lyonnaisek penalti jaurtiketetan garaitu zuen (7-6). Lortu duen titulu bakarra 2010ko Kopa du.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapeldunen Liga:
    • Txapelduna (0)
    • Finalista (2): 2015, 2017.
  • Frantziako Liga
    • Txapelduna (0)
    • Bigarrena (5): 2011, 2013, 2014, 2015, 2016.
  • Frantziako Kopa:
    • Txapelduna (1): 2010.
    • Finalista (2): 2008, 2014.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Paris Saint-Germain FC (emakumezkoak) Aldatu lotura Wikidatan