Parisko Atzerri-Misioen Elkartea
Parisko Atzerri-Misioen Elkartea | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Izen laburra | MEP |
Mota | bizitza apostolikoko elkartea, elkartea, hezkuntza-erakundea eta erakundea |
Herrialdea | Frantzia |
Agintea | |
Zuzendaria | Vincent Sénéchal (en) ![]() |
Zeren jabe | |
Historia | |
Sorrera | 1658 1660 |
Sortzailea | |
webgune ofiziala |
Parisko Atzerri-Misioen Elkartea (latinez: Societas Parisiensis Missionum ad Exteras Gentes), eskuarki Pariseko atzerri-misioak[1] deitua, apostolu-bizitzako eta pontifize-zuzenbideko elkartea da, 1660an Alexandre de Rhodes eta Pierre Lambert de La Motte apaiz frantsesek Parisen sortua. Institutu horretako kideak MEPeko misiolari gisa ezagutzen dira, izan ere M.E.P. siglak (Missions Étrangères de Paris frantsesezko izenaren siglak) beren izenen ondoren idazten dituzte.[2]
1659an, Parisko Atzerri-Misioen Elkartea sortzeko jarraibideak Erromako Herrien Ebanjelizaziorako Kongregazioaren ardurapean zeuden, eta Espainia edo Portugalgo potentzia misiolari eta kolonial tradizionalen borondatearen mende ez zegoen erakunde misiolari baten sortzea asmoa zuten. Sortu zenetik 350 urte igaro direnean, erakundeak 4.200 apaiz misiolari baino gehiago bidali ditu Asiara eta Ipar Amerikara, bertako ohituretara egokitzeko, bertako klero bat ezartzeko eta Erromarekin harreman estuak izateko helburuak dituztelarik.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2002]
- ↑ Asia in the Making of Europe, p.231
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |