Parisko Biltzarra (Dubufe)
Parisko Biltzarra | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Edouard Louis Dubufe (en) |
Sorrera-urtea | 1856 |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 308 () × 510 () cm |
Genero artistikoa | margolaritza historikoa |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | Versaillesko jauregia |
Bilduma | Orsay museoa eta Museum of the History of France (en) |
Inbentarioa | MI 230, MV 1994 eta INV 10168 |
Argumentu nagusia | Parisko Ituna |
Historia | |
Erakusketak | Salon of 1857 (en) |
Parisko Biltzarra (frantsesez: Le Congrès de Paris) Édouard Dubufe frantziar margolariak 1856an egindako olio-pintura da.[1] Versaillesko jauregian dago erakusgai. Margolanean, 1856ko otsailaren 25etik martxoaren 30era izandako topaketa bat agertzen da. Krimeako Gerrari buruzko bakea sinatzea zuten helburu.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1853ko urritik 1856ko otsailaren 1era, Krimeako Gerra gertatu zen, eta bertan uztartu ziren Britainiar Inperioa, Frantziako Bigarren Inperioa, Otomandar Inperioa eta Sardiniako Erresuma Errusiar Inperioaren kontra, errusiarren hedakuntza eta Balkanen gaineko eragina geldiarazteko.