Parisko Notre-Dame katedralaren berrirekiera
| Parisko Notre-Dame katedralaren berrirekiera | |
|---|---|
![]() | |
| Mota | gertaera berrirekitze |
| Denbora-tarte | 2024ko abenduaren 7a - 2024ko abenduaren 8a |
| Data | 2024ko abenduaren 7a |
| Kokaleku | Parisko Notre-Dame katedrala |
| Herrialdea | Frantzia |
| Parte-hartzaileak | |
Notre Dame katedralaren berrirekiera, 2019ko apirilean izandako sutearen ondoren barne-zaharberritzea amaitu ondoren, Parisko katedralean bertan ospatu zen 2024ko abenduaren 7an eta 8an izan zen. 2019ko apirilaren 17an, Macron presidenteak bost urteko epea proposatu zuen katedrala zaharberritzeko, eta bete egin zen neurri handi batean.[1] 2021eko irailean, emaileek 840 milioi euro baino gehiago emanak zizkioten berreraikitzeko ahaleginari.[2]
Irekiera ofizialaren ondoren, bisitari eta eliztarrentzat irekia geratu zen katedrala, dohainik.
Irekiera zeremoniak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ospakizunak Laurent Ulrich Parisko artzapezpikuak zuzendu zituen, bi zatitan:
- Abenduaren 7an, larunbatarekin: ateak irekitzeko, organo handia biztu eta Te Deum eta bedeinkapen ofizialak egin ziren. Emmanuel Macron Frantziako presidenteak hitzaldia eskaini zuen.
- Abenduaren 8a, igandearekin: inaugurazio meza aldare nagusiaren sagaratzearekin (aldare-mahai berriaren inaugurazioa).
Estatuburu eta gobernuburu ugari, gaur egungoak eta izandakoak, edo haiek ekitaldirako bereziki bidalitako ordezkariak, izan ziren ekitaldian.
Ateak irekitzeko erritoan, Laurent Ulrich Parisko artzapezpikuak Notre-Dameko ate itxia jo zuen bere apezpiku-gurutzearekin. Katedralak hiru aldiz kantatutako 121. salmoaren kantuaz “erantzun” zion (latinez Lætatus sum: pozarren nago) eta hirugarren aldiaren ostean, artzapezpikuak atea bultzatu du sartzen uzteko.[3]
Hurrengo egunean, inaugurazio meza izan, aldare berriaren sagaratzearekin, Ulrich Parisko artzapezpikua buru zela, Emmanuel Macron[4] Errepublikako presidentearen, Michel Barnier lehen ministroaren eta Gerard Larcher senatuko presidentearen aurrean. Hainbat estatuburu ere joan zuiren meza horretara, tartean Denis Sassou Nguesso Kongoko Errepublikako presidentea.
Irekieran arreta deitu zuten Charles de Castelbajac diseinatzaileek elizgizonentzat sortu zituen jantziek.[5]
Berritasunak ikusteko aukera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abenduaren 8an sagaratutako aldare berria izan zen berrikerieran estreinatutako elementuetako bat. Guillaume Bardet altzari-diseinatzailearen lan bat da, eta aldare-mahai izateaz gain, erlikia-ontzia ere bada, irekiera zeremonian bost santuren erlikiak sartu baitzituzten barrura.
Bardetek artzapezpikuaren eta laguntzaileen aulkiak ere diseinatu zituen, baita bataiarri berri bat, eta aldare gaineko kaliza eta ontzi erritualak.[6]
Egun batzuen buruan Koroa Santua itzuli zen Notre-Damera, non 2025eko urtarrilaren 10etik aurrera eliztarrentzako publikoki ikusgai jarri zuten, harentzako propio sortutako erlikia-ontzia berrian (Sylvain Dubuissonen lana).[7]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Koro eraberritua, 2024ko abenduan.
-
Koroa Santuaren erlikia-ontzi berria, abside aldeko kaperetan.
-
Berritutako kaperetako bat, 2024ko abenduan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko wikipediako «Réouverture de Notre-Dame de Paris» artikulutik itzulia izan da, 2024-12-26 data duen 221466996 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2024-12-26 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
- ↑ The Latest: Fire chaplain hailed as hero in Notre Dame blaze. 2019-04-18.
- ↑ Notre-Dame rebuild donations reach $985 million: Official. 2021-09-22.
- ↑ "La grandeur de cette cathédrale est inséparable du travail de tous": Notre-Dame de Paris a rouvert ses portes. 7 décembre 2024..
- ↑ Reopening Ceremonies, December 7 and 8. .[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Ingelesez) basso. (2024-12-12). «The reopening of Notre Dame turned into a fashion show» LaConceria | Il portale dell'area pelle (kontsulta data: 2025-01-03).
- ↑ (Frantsesez) Lefort, Sandrine Rosenberg. (2024-12-06). «Notre-Dame : Le choix de la sobriété pour un réaménagement liturgique à rebondissements» Beaux Arts (kontsulta data: 2025-01-03).
- ↑ (Ingelesez) «Notre-Dame: Crown of Thorns returns to cathedral after reopening» www.bbc.com (kontsulta data: 2025-01-03).
