Parkour parke
Itxura
| Parkour parke | |
|---|---|
| kirol azpiegitura | |
Parkour parke bat da parkour egiteko apropos sortutako azpiegitura bat, kirolgune ireki eta parkeetan integratutako esparrua ohikoan.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Parkour parke batean kirolaren jarduera fisiko desberdinak egiteko elementuak ezartzen dira. Barrak besoetatik zintzilika egiteko ariketak, gerriaren altueran dauden elementuak irauliak egiteko, altuera ertain eta garaiko egiturak eskalatzen aritzeko.[1]
Era berean, segurtasuna zaintzen da. Trafiko eta haurren jolas inguruetatik aparte egotea komeni da. Parkourra ikasi nahi duenarentzat alternatiba egokiak dira, kale eta eraikinen artean inorekin estropozu egiteko arriskurik gabe.[2]
Euskal Herrian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herrian bada behintzat parkour parke bat, Donostian Benta Berri auzoan irekia 2023an.[3]

Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Parkour Parks - Marathon Surfaces» marathonsurfaces.com (kontsulta data: 2024-08-29).
- ↑ «What makes a good parkour spot | Lappset Group | Lappset Group | The world of playgrounds and sports» www.lappset.com (kontsulta data: 2024-08-29).
- ↑ «Donostia.eus - [Berria Benta Berri udal kiroldegiaren ondoan dagoen hiriko lehen Parkour parkea ireki da»] www.donostia.eus (kontsulta data: 2024-08-29).