Parmelia sulcata
| Parmelia sulcata | |
|---|---|
| Sailkapen zientifikoa | |
| Erreinua | Fungi |
| Filuma | Ascomycota |
| Klasea | Lecanoromycetes |
| Ordena | Lecanorales |
| Familia | Parmeliaceae |
| Generoa | Parmelia |
| Espeziea | Parmelia sulcata Taylor, 1836 |
Parmelia sulcata liken hostokara bat da, kolore gris-berde argikoa. Mundu mailan hedapen handia duenez banaketa kosmopolitaren adibide gisa jartzen da.
Taxonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Thomas Taylor botanikari irlandarrak deskribatu zuen Zientziarako 1836. urtean.[1]
Ondoren egin diren ikerketa molekularrek erakutsi dute Parmelia sulcata-ren barnean aldakortasun handia dagoela eta gaur egun espeziea baino espezie kriptikoen multzo bat dela zehaztu da. Parmelia sulcata-z gain, P. encryptata eta P. barrenoae ere identifikatu dira espezie konplexu horren barnean.[2]
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Talo hostokara du, itxura zirkularra, eta kolorez gris argia edota berde argia izaten da. Azpialdea beltza da. Taloa oso lobulatua dago, lobuluak elkar gainezartzen dira. Likenak 6 cm eta 10 cm arteko diametroa izaten du eta sustratuarekiko atxikimendua oso txikia da. Apotezioak oso urriak dira edo ez daude.[3]
Habitata
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundu mailan oso hedaturik dago izan ere tenperatura hotzei aurre egiten baitie. Airearen kutsadurarekiko oso erresilientea da eta metal astunak eta isotopo erradioaktiboak pilatzen ditu. Bioindikatzaile gisa oso erabilgarria da, izan ere sulfuro dioxidoaren maila jaisten denean Parmelia sulcata berriz hazten baita..[4]
Normalean zuhaitzen enborretako zein adaxketako azalean hazten da, baina harrietan ere agertzen da, baita goroldio artean ere.[3] Argiztapenak eragina du likenaren hazkuntzan eta argiak gehien jozen duen zuhaitzaren ataletan izaten da ugariena.[5]
Ekologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Trebouxia alga berdeen generoari estuki lotuta dago.
Erabilera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Medikuntza tradizionalean erabili izan da[6]. Koloratzaile natural bezala ere erabili da, kolore gorri-marroia lortzeko.[7]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Parmelia sulcata Taylor» www.gbif.org (kontsulta data: 2025-04-20).
- ↑ (Ingelesez) Molina, Maria del Carmen; Divakar, Pradeep K.; Millanes, Ana M.; Sánchez, Edinson; Del-Prado, Ruth; Hawksworth, David L.; Crespo, Ana. (2011-11). «Parmelia sulcata (Ascomycota: Parmeliaceae), a sympatric monophyletic species complex» The Lichenologist 43 (6): 585–601. doi:. ISSN 0024-2829. (kontsulta data: 2025-04-20).
- 1 2 McCune, Bruce; Geiser, Linda. (2023). Macrolichens of the Pacific Northwest (3. edizioa). Corvallis: Oregon State University Press, 278 or. ISBN 978-0-87071-251-7..
- ↑ González-Burgos, Elena; Fernández-Moriano, Carlos; Gómez-Serranillos, M. Pilar. (2019-09-01). «Current knowledge on Parmelia genus: Ecological interest, phytochemistry, biological activities and therapeutic potential» Phytochemistry 165: 112051. doi:. ISSN 0031-9422. (kontsulta data: 2025-04-20).
- ↑ (Ingelesez) Muchnik, E. E.; Blagoveschenskaya, E. Yu.. (2022-12-01). «Distribution of Epiphytic Lichens along a Tree’s Trunk» Russian Journal of Ecology 53 (6): 448–455. doi:. ISSN 1608-3334. (kontsulta data: 2025-04-20).
- ↑ (Ingelesez) Ranković, Branislav. (2014-12-31). Lichen Secondary Metabolites: Bioactive Properties and Pharmaceutical Potential. Springer ISBN 978-3-319-13374-4. (kontsulta data: 2025-04-20).
- ↑ (Ingelesez) Casselman, Karen Diadick. (2001-01-01). Lichen Dyes: The New Source Book. Courier Corporation ISBN 978-0-486-41231-3. (kontsulta data: 2025-04-20).